[itzul] ilgora eta itsasgora

marta marta a bildua aeknet.net
As, Mar 20, 17:08:34, CET 2007


Arratsalde on:

Nik esango nuke aldia dela.  Guk mareekin honela erabiltzen dugu:

"Marea gora doa" - Goruntz hasten denean
"Marea behera doa" - topea jo eta beheruntz hasten denean

----- Original Message ----- 
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <Itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, March 20, 2007 4:59 PM
Subject: [itzul] ilgora eta itsasgora


> Ilargiaren faseetan, ilberria (edo ilargi berria), ilgora, ilbetea (edo
> ilargi betea) eta ilbehera ilargiaren lau argialdi edo argiuneak dira.
> Baina, ilgora, esate baterako, une bat da ala aldi bat da? Hau da,
> ilberriaren eta ilbetearen erdiko unea da ala ilberritik ilgorara dagoen
> aldia? Hauxe da itauna: Nola deritze lau aldiei?
> 
> 
> 
> Antzera, itsasaldiekin: itsasgora, ura goian dagoenean, eta itsasbehera,
> ur-maila behean dagoenean. Eta bitartean? Itsasgorantz eta
> itsasbeherantz? Alegia, izan liteke ur-maila goian egotea baina
> beheraldia hasita. Itsasgora ala itsasbehera da? Uneak itsasgora eta
> itsasbehera dira. Eta aldiak? Horra hor bigarren itauna.
> 
> 
> 
> Jon
> 
> 
> 
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago