[itzul] Izugarri arrazionala
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
itzuliz a bildua euskalnet.net
Ost, Mar 21, 21:29:52, CET 2007
Kaixo: galderan aipatzen nituen sailkapenak honako hauek dira:
Madre ansiosa
Madre perfeccionista
Madre instintiva
Madre racional
Madre agobiada
Madre maniática
Madre despreocupada
Sailkapen horretatik "Madre racional" horren barnean kokatu behar da nik egindako galdera. Behar bada, hasiera-hasieratik esaldi osoa jarri izan banu, akabo zalantza guztiak:
"Es muy importante tener claro que si una madre normalmente racional ("Madre racional" multzoko ama batek, alegia) tiene un niño hiperactivo es probable que esta madre desempeñe el rol de ansiosa porque el niño hiperactivo puede producir este efecto en la madre."
Baina nire zalantza Asierrek egin duen kateamendu horretan zegoen; alegia, "ama guztiz arrazionala" esan dezakegun bezala, ea <<ama normalki arrazionala>> edo holakoren bat ontzat eman daitekeen, edo bortxatuegi geratzen den.
< Beraz, <<ama normalki arrazionala>> ontzat eman beharko dugu. Beste
kontu bat da aukera bakarra ote den. Nik, neure esku balego, <<ama behar
bezain arrazional bat>> jarriko nuke.
Mila esker guztioi
Joxemari
----- Original Message -----
From: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, March 21, 2007 3:51 PM
Subject: [itzul] Izugarri arrazionala
>
> Uste dut euskaraz ez dugula arazorik <<ama izugarri arrazionala>>
> esateko, <<etxe izugarri handia>> esaten dugun bezala. Areago. Iruditzen
> zait <<izugarri ama arrazionala>> ere neke barik esango genukeela, baina,
> badaezpada, ez noa lepoa jokatzera.
>
> Adberbioa -ki amaierakoa bada, katea (iz + adb + adj) ez zaigu hain
> eroso egiten, baina, berez, nik ez dut debeku gramatikalik sumatzen inondik
> inora ere. Osterantzean <<etxe oso handia>> zuzendu egin beharko genuke.
>
> Beraz, <<ama normalki arrazionala>> ontzat eman beharko dugu. Beste
> kontu bat da aukera bakarra ote den. Nik, neure esku balego, <<ama behar
> bezain arrazional bat>> jarriko nuke.
>
> Asier Larrinaga
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago