[itzul] Zalantza ('todo lo que quieras/quieres')

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Maiatza 9, 14:25:22, CEST 2007


	Oker ez banago, iragarki horretan <<querer>> aditzaren adierekin
egiten da jokoa: <<nahi>> eta <<maite>>. Jokoaren berri emateko, aditzaren
denborara jo dute.

	Euskaraz ez dago horren beharrik, hitz bana erabiliko genuke eta:
<<nahi>> / <<maite>>.

	Zailago iruditzen zait zelan eman <<para todo>>. <<Nahi duzun
guztirako. Maite dituzun guztientzat>>. Lehen kolpean horrela egingo genuke.
Baina hori asko urruntzen da gaztelaniazko jokotik.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago