[itzul] empoderamiento
Itzultzailea - Eibarko Udala
itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Al, Maiatza 14, 11:52:35, CEST 2007
Begiratu dut -barkatu lehenago begiratu ez izana...- baina ez dut berba adosturik topatu -zoritxarrez, sarritan gertatzen zaiguna. Azkenean, eta DPDek dioenaren ildorik "conceder poder a un colectivo desfavorecido socioeconómicamente para que, mediante su autogestión, mejore sus condiciones de vida" horretatik "botereratu" aukeratuko dut, definizio horrek eta ingelesezkoaren jatorrizko esanahiak dudatan jartzen banaute ere.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: lunes, 14 de mayo de 2007 11:28
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] empoderamiento
> "Empoderar" (ingelesezko "empowerment" hitzetik hartuta).
> Testuingurua: "desarrollo de actividades de la Escuela de
> Empoderamiento". Euskaltermek "ahalduntze" dakar baina enpresa
> munduari begira. Euskaraz -non ez dakit...- "jabekuntza" ere irakurri
> dut hori adierazteko. 1980aren bueltan feministek erabilitako
> kontzeptu bat dela kontuan hartuta; emakumeak gizartean duen
> betekizuna indartzean edo sendotzean oinarritzen dela gogoan edukita;
> zein izan daiteke hitzik aproposena? - "Botereratzea"? Botereratu?
> (ez dut inon aurkitu, asmakizuna da...) - "Ahaldundu"? Begoña
Emaiezu begiratu bat zerrendan lehendik, 2002an eta 2003an, izandako
eztabaidatxoei:
http://tinyurl.com/2rca9w
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago