[itzul] Flexiguridad

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Maiatza 22, 19:02:12, CEST 2007


Nik, berriz, asmatzen hasita, "malgurtasun" formaren aldeko botoa emango
nuke.

1- Ondo biltzen ditu bi osagaien euskarazko forma estandarrak: "malgutasun"
eta "segurtasun"

2- Jatorrizko hitzak (flexicurity/flexicuridad/flexicurité) dituen osagaien
ordena berean elkartzen ditu euskal osagaiak.

3- Aukera ematen du, eta aukera hori ez zait alferrik galtzen uztekoa
iruditzen, "malgu" hitzaren azken silaba (<gu>) "segurtasun" hitzaren
bigarren silabaren hasierarekin (<gu-r>) 'urtzeko' eta silaba bakarra uzteko
(<gur>) modu 'naturalean'.

"malguritate" hitza ez zait hain egokia iruditzen, haren azpian "seguritate"
baitago, eta hitz hori ez baitugu normalean erabiltzen (ez dago Hiztegi
Batuan; bai, ordea, 'segurtasun, segurantzia, segurantza, segurtamen').

Alfontso Mujika



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 22 de mayo de 2007 18:31
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Flexiguridad


> Baten batek itzuli du goiko hura? Berez, 'flexibilidad' eta 'seguridad'
> hitzen nahasketa da, lan merkatuan erabiltzen hasi dena.

Jakinez gero nor den, NaBaiko kanpainarako hitz anfibioak
(«unibertzale», «polietika») asmatu dituen sortzaileari galdegitea onena.

Nire botoa: «malguritatea».

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago