[itzul] Programa cliente
Igor Odriozola
odriozola a bildua euskalerria.org
Ast, Maiatza 24, 12:51:31, CEST 2007
Ados, Karlos, esan duzun guztiarekin.
Halere, kontua da ez dakidala nola erabili hitz horiek,
beste batekin elkartzean; hau da:
- "Programa zerbitzaria" ("mutil zerbitzaria"ren parekoa),
ala "Zerbitzari-programa"?
- Eta, analogiaz, "Bezero-programa", ala "Programa bezeroa"?
Ez da oso ohikoa izen batek adjektibo gisa jokatzea, baina
euskaraz halakoak ere baditugu: emakume sorgina (barkatu
sexista iruditzen bazaizue), esaterako.
Horixe ba.
----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
Nork: karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Norentzat: odriozola a bildua euskalerria.org,ItzuL
<itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Programa cliente
Data: Thu, 24 May 2007 12:44:58 +0200
>Beharbada arazoa da euskaraz, besterik gabe,
>bezero-zerbitzari bikotea aukeratu dugula, berez,
>hartzaile-emaile edo eskatzaile-erantzule erlazio moduko
>bat izendatzeko.
>
>WIKIPEDIA:
>
>Bezero informatika arloan, zerbitzari informatiko batek
>eskaintzen dituen zerbitzuak atzitzeko informatika
>aplikazioa da, konputagailu-sarearen bidez normalean.
>
>
>Termino hau, ordenagailu terminal sinpleei izendatzeko
>erabiltzen zen, zeren eta ez ziren gai programak
>egikaritzeko, baina bai ordenagailu nagusi bati konektatu
>eta honen bidez lan guztiak burutzea, gero erabiltzaileri
>aurkeztuz. Ordenagailu nagusi bat baino kostu gutxiago
>zutelako erabiltzen ziren.
>
>
>Baina egun (2007), beste programa bati (zerbitzari
>izenekoa) konektatzea behar dutenei deritze.
>
>
>
>
>zerbitzari informatikan zera da:
>
>
>
>
>Zerbitzari multzoa
> 1. Bezero deitzen diren programen eskaerei erantzuten
>dien programa edo
> aplikazio informatikoa. Baliteke konputagailu batek
>bezeroren eta
> zerbitzariren eginkizunak alde berean egitea.
> Zerbitzurik arruntenak:
> Fitxategi zerbitzaria: sistema eragilean
>karpeta bat
> konpartitzean eta beste ordenagailu bateko
>erabiltzaile batek
> karpetako fitxategiak atzitu ahal izatea.
> Web zerbitzaria: Apache eta Microsoft IIS dira
>web zerbitzua
> eskaintzen duten aplikazioak komertzialak.
> FTP zerbitzaria
> 1. Bezero deitzen diren programen eskaerei erantzuten
>dien programa edo
> aplikazio informatikoa exekutatzen ari den
>konputagailua.
> Konputagailu hau ordenagailu pertsonal (PC), PDA,
>sistema nagusi (
> mainframe) , miniordenagailu edo sistema oso bat izan
>daiteke. Hala
> ere zerbitzu hauek bakarrik eskaintzeko konputagailu
>espezialduak
> daude.
>
>
>Zerbitzari bat ez da azken belaunaldiko superkonputagailu
>bat izan behar. Zerbitzari bat konputagailu zahar batetik
>(Pentium II) memoria handiko eta prozesagailu anitzeko
>konputagailu ahaltsu batera arte izan daiteke. Esaterako,
>Apache web zerbitzari bat osatzeko ez da behar beste
>munduko makinarik, sare sarbidea eta Linux sistema
>eragilearen kontsola modua (sistema grafiko gabe), Pentium
>II makina batean instalatu eta exekutatzen da.
> 1. Konputagailu bereko prozesu bati erantzuten dion
>beste prozesu bat
> ere zerbitzari izenda daiteke. Bezero-zerbitzari
>komunikazio ereduan
> ez da beharrezkoa bi konputagailu izatea.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago