[itzul] altua/handia
Bakun
bakun.mac a bildua euskalnet.net
Al, Aza 5, 08:56:50, CET 2007
Egun on guztioi:
Askotan entzun izan dugu altua/baxua tenperaturari lotuta bakarrik
erabili behar dela euskaraz, baina sarritan entzuten edo irakurtzen
dira izenondo horiek beste zenbait hitzi loturta ere: tasa, presioa,
intentsitatea, disoluzio-maila, zifra...
Fisikako eta demografiako gaiak lantzean, askotan ageri zazikigu, eta
ez dugu jakiten nola erabili: handia/altua, goi-; txikia/gutxi/baxua/
behe-; ertaina...
Ba al daki inork nola erabili behar diren, edo gai hori inon landua den?
Mila esker, aldez aurretik.
Bakun.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago