[itzul] altua/handia
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Al, Aza 5, 11:12:42, CET 2007
Egun on!
Ezinbestekotzat daukat 'altu' hainbat neurrirekin
(tenperatura, tentsioa, presioa, interesak...). Beste
hainbatetan, zalantza izaten dut, 'altu' edo 'handi'
('abstrakzio-maila handia', baina 'gaixotasun-indize altua',
ezta?). Azkenik, hainbatetan 'altu' desegoki erabiltzen dela
uste dut: "adin altuko langileak", "sektoreak lortu duen
dinamismo altua", "maila altuko nazioarteko aldizkariak"...
Corpusetan aurkitu ditut azkeneko horiek, eta tankera
horretako gehiago.
Ustez bi muturrak garbi samar ikusten ditut, baina adibide
mordoa agertzen zait 'erdiko' eremu horretakoa. Beharbada
adibide sorta bat ekarriko dut beste tarte batean.
Patxi
>Askotan entzun izan dugu altua/baxua tenperaturari lotuta
>bakarrik erabili behar dela euskaraz, baina sarritan
>entzuten edo irakurtzen dira izenondo horiek beste
>zenbait hitzi loturta ere: tasa, presioa, intentsitatea,
>disoluzio-maila, zifra... Fisikako eta demografiako gaiak
>lantzean, askotan ageri zazikigu, eta ez dugu jakiten
>nola erabili: handia/altua, goi-; txikia/gutxi/baxua/
>behe-; ertaina...
>
>Ba al daki inork nola erabili behar diren, edo gai hori
>inon landua den?
>
>Mila esker, aldez aurretik.
>
>Bakun.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago