[itzul] ER: Mugagabea ikasi behar

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Aza 6, 10:23:41, CET 2007


Arrazoia. Egia esan, *oraintsu* arte, "milaka lagunak" zen eredua (hots,
"lagunak milaka" bezala: aposizioz), horrelaxe, pluralean (eta, beraz,
mugatua), eta absolutiboan bakarrik.

Itxura guztien arabera, zera gertatu zaigu hor: zenbatzaile arrunten
jokamoldera asimilatuz joan dela (burututzat jo daiteke prozesua: neuk ere
etsi dut), erabilera estandarrean (ez hala lehendik berezkoa zuten hizkera
*batugabe*etan).

Hala ere, ez dut uste hortik datorrenik, prezisamentean, akatsa.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Amaia Lasheras
Bidalia: asteartea, 2007.eko azaroak 6 09:03
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Mugagabea ikasi behar


Ez dago hain argi "milioka"rekin, "ehunka"rekin eta
horrelakoekin mugagabea erabili behar denik. Egia da
gaur egun gehienetan horrela ematen dugula, baina,
tradizioan, kontrako adibideak ere badaude.


Amaia



______________________________________________
Pregunta, Responde, Descubre.
Comparte tus consejos y opiniones con los usuarios de Yahoo! Respuestas
http://es.answers.yahoo.com/info/welcome




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago