[itzul] Mugagabea ikasi behar

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Aza 6, 10:51:19, CET 2007


Ergatiboan ematekotan aukera bakarra 'milioika pertsonak' (mugagabea)
da: "...milioika pertsonak F. erabiltzera aldatzearen...", hau da,
'milioika pertsonak (ordenagailua) F. erabiltzera aldatu dute'.
Normalagoa litzateke nominatiboan: molde zaharrean, "...milioika
pertsonak F. erabiltzera aldatzearen...", itxura berdina baina 'milioika
pertsonak F. erabiltzera aldatu dira' esangurarekin, nahiz molde
berrian, "...milioika pertsona F. erabiltzera aldatzearen...", hau da,
'milioika pertsona F. erabiltzera aldatu dira'.
Kasu honetan oker dagoen bakarra ergatibo mugatu plurala da. Kasu
honetan diot, izan ere, "miloika pertsonek" ondo dago, esate baterako,
esaldi honetan: "F. erabiltzera aldatu diren milioika pertsonek web
bidezko esperientzia gustagarriago batez gozatzeko izan dituzten
arrazoiak jakitekotan zaude".

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Amaia Lasheras
Enviado el: martes, 06 de noviembre de 2007 9:03
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Mugagabea ikasi behar

Ez dago hain argi "milioka"rekin, "ehunka"rekin eta
horrelakoekin mugagabea erabili behar denik. Egia da
gaur egun gehienetan horrela ematen dugula, baina,
tradizioan, kontrako adibideak ere badaude.


Amaia


       
______________________________________________ 
Pregunta, Responde, Descubre. 
Comparte tus consejos y opiniones con los usuarios de Yahoo! Respuestas 
http://es.answers.yahoo.com/info/welcome



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago