[itzul] ER: altua/handia
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Aza 6, 16:35:22, CET 2007
> Nire ustez (eta ez didazue ukatuko, behingoz, logika apur bat), prezioek
> (presioek, tenperaturek, indizeek...) gora eta behera egiten badute, egokia
> da, guztiz, irudikapen beraren arabera, altu edo baxutzat hartzea. Areago,
> termonetroarenaren moduko eskala finkoz baino areago zerbaiten eboluzioa
> (edo, hain zuzen, denborarekin duen gora eta behera) izanik oinarrian
> dagoena, kotizazioen bilakaera-taulen ereduan (edo, nahiago bada,
> pentagramarenean).
Irudikapenari jarraituko diot, apur bat, gauzak gehixeago narrasteko.
Prezioak (edo presioak, edo tenperaturak, edo indizeak...) higigarriak
diren bezainbatean dira higiezin etxeak. Alabaina, ez didazue ukatuko
analogia apur bat erabilita, irudika genezakeela lurretik abiatu eta
zeruraino doan bidean etxeek eta eraikinek era dezaketela eskala moduko bat.
Eskala irudizko horretan, eraikin batzuen erpina geldituko da lur
azaletik ez oso jasoa; besteena, berriz, lurretik urrunago zeru aldera.
Azkenak izan daitezke, izan behar lirateke, beraz, «etxe altuak», eta
lehenak «etxe baxuak», kontuan izanik gainera «etxe handia/txikia» beste
eskala bateko kategoriak izan daitezkeela (direla!). Are eta gehiago,
eraikin baten barruan, batzuk biziko dira «solairu baxuan» (lur azalari
pegante), besteak «solairu altuan» (zerutik hurbilago). Are eta gehiago
oraindik, solairu horietako baten barruan eser daiteke bat «aulki
altuan», bestea «aulki baxuan». Eta abar.
Uste dut zientziaren eta teknikaren esparruetan, eskala neurgarri eta
finkoetan altu/baxu erabili beharrak sor dezakeen analogiaren hedadurari
mugaren bat ipini beharko zaiola. Izan ere, ez zait iruditzen arazoa
«tenperatura baxuetan» dagoenik, baizik beste «termometro» hauetan
(benetako adibideak, euskaraz argitaratzen den egunkari batetik hartuak
denak):
hor maila oso altuko atzelari asko daude
Parisek lortu zuen guztien artean notarik altuena
Salmahai altuegiaren atzean jarririk
behazuneko infekzio batek sukar altua eragin zion
sarrera salmentaren arloetan datuak inoizko altuenak izan ziren
enkante batean inoiz lortu duen diru kopururik altuena da hori
Europako Batasuneko 15ekoa baino bost altuagoa
Salerosketa bolumenak altutik jarraitzen du
Arabak du inflaziorik altuena
azken hiru urteetako baliorik altuenera iritsiz
Euroaren truke altuak
gutxieneko errenta altu bat ona da dirurik ez duen jendearentzat
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago