[itzul] ER: altua/handia
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
As, Aza 6, 16:29:33, CET 2007
>Hau da, nire iritziz, tenperatura altua baietz baina tenperatura garaia
>edo tenperatura gora ezetz, ezinezkoa dela, esaten badugu, orduan
>aitortu behar dugu ez gabiltzala irudia edo irudikapena euskaraz egiten.
>Erdararen prozesuen emaitzak besterik gabe mailegatzen baizik.
Nik uste baietz, irudia geureganatu egin dugula, Juanek azaldu duen eran.
Barra-barra erabiltzen ditugu honelakoak:
- Gora egin dute interesek.
- Jaitsi egin da legatzaren prezioa.
- Beheranzko joera dute tenperaturek.
Beraz, euskara txukunean «prezio garaiak», «tenperatura apalak» eta abar
erabiltzeko eragozpenik ez dut ikusten. Eta Interneten bilatuz gero, aurkitu
ere aurkituko ditugu, bat-batean bururatu zaizkidan bi horiek behinik behin.
Belarrira oso gaizki ematen didate, hala ere, «maila altuko/baxuko
aldizkaria» moduko esamoldeek, Patxi Petrirenak ederki esan duenez. Azken
batean (barreneko senak eragindako debekua esplikatze aldera, geroztik egin
dudan arrazoibidea), eskailera batean maila guztiak garaiera bertsukoak
izaten dira; eskuarki, ez da bat besteak baino nabarmen altuagoa edo
baxuagoa izaten. Irudi hori erabiliz gero, maila bakoitza gorago edo
beherago egongo da; ez da altuagoa edo baxuagoa izango. Beraz, senak honela
jokatzea eskatzen dit:
- goi/behe mailako aldizkaria
- aldizkari hori harako hura baino goragoko/beheragoko mailakoa da
- ...
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago