[itzul] (gairik gabea)
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Or, Aza 9, 14:34:59, CET 2007
Ongi (funtzionatzen du). Broma txiki hori barkatuko ahal
didazu, Aritz! Bada, hemen kontsultak egiten dizkiogu
elkarri, eta galdera batzuentzako hainbat proposamen
ateratzen dira batzuetan, bestetan ez, pittin bat
eztabaidatu ere egiten dugu aldika (haserretu gabe...), eta
horrela. Ahal dela, nork bere kontsultabide guztiak
agortutakoan jotzen dugu hona. Betiere, galdetzen denari
buruz ahalik eta datu gehien ematea komeni da (testuingurua,
eta abar).
Zure gairako, uste dut interesgarri izango duzula hemen
ageri diren kontratu euskaratuak ikustea:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1087574379
Kasu honetan, Elebila-ri "kontratuak euskaraz" bilaraztea
aski izan dut iturri hori topatzeko.
Ongi etorri!
Patxi
----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
Nork: "Lazkano Ibabe, Aritz" <a.lazkano a bildua ibermatica.com>
Norentzat: <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] (gairik gabea)
Data: Fri, 9 Nov 2007 13:35:35 +0100
>Egun on guztioi!
>
>Berria naiz hontan, hauxe da nire lehen mezua eta ez dakit
>zihur honek nola funtzionatzen duen.
>
>Lan kontratu desberdinak euskaratzen ari naiz, eta egia
>esan zertxobait galduta nabil.
>
>Azalduko al dit norbaitek nola funtzionatzen duen
>itzul a bildua postaria.com ek?
>
>
>eskerrik asko.
>
>
>Aritz.
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago