[itzul] ER: zenbait herrialdeen izenak euskaraz

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Aza 19, 10:47:39, CET 2007


Eta, bide batez, eta eskuliburuetara jo beharrik gabe, (inork ez al du esan
behar?; non zaude, Jon?), mezuaren izenburuko "zenbait herrialdeen" hori
euskararen gramatika arruntak berak debekatzen du noski. Alegia, askotan
bezala, bonbila baten kolore-ñabarduraz bizi-bizi eta bero-bero
eztabaidatzen ari garen bitartean (toponimo bat), oinarrizko sistema
elektrikoak egiten digu huts (joskerak), gu beste alde batera begira
gaudela.

Altubek iragarri zigun gaitza hori, eta horra: gero eta hitz
jator-txukunagoz, gero eta hizkuntza zabarragoa darabilgu, eta hitzaren
profesionalok gerok ere ardurarik ez.

Tira: pentsa dezagun tekla baten hutsa dela, eta ez neurona batena.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: gegia a bildua gipuzkoa.net
Bidalia: igandea, 2007.eko azaroak 18 09:22
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] zenbait herrialdeen izenak euskaraz


> EIMAk argitaratutako Onomastika izeneko liburuxkarekin
batera  datorren CDan aurkituko dituzu horietako
gehienak. Uste  dut Interneten  ere  lor  daitekeela
liburuxkaren  edukia (eta  CDarena), baina ez naiz
helbideaz oroitzen.


Onomastika liburuxka:
http://tinyurl.com/2y6oem

Onomastika zerrendak:
http://tinyurl.com/2exr6k

Biak EHUko Euskara Zerbitzuaren webgunearen barruan dira:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-11752/eu

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago