[itzul] ER: zenbait herrialdeRen izenak euskaraz
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Aza 19, 11:37:35, CET 2007
"Juan Garzia Garmendia:
Eta, bide batez, eta eskuliburuetara jo beharrik gabe, (inork ez al du esan
behar?; non zaude, Jon?), mezuaren izenburuko "zenbait herrialdeen" hori
euskararen gramatika arruntak berak debekatzen du noski."
Bai, baina beti ezin, bada, agiraka ibili. Zain egon naiz ea norbaitek zerbait esaten zuen. Oraintsu esana daukat eta astunegia ez izatearren...
Bestalde, gaiari lotuta, lan mardula dago hor; euskarak, hasteko, behar zuena. Baina orain, jarraitzeko, apurka-apurka orraztu egin beharko da, hainbeste gauza ikusi baititut kili-kolo daudenak.
Bat bakarrik aipatzearren, hurbil geratzen zait eta: Portugaleteko zubia. Eraiki zutenean erdaraz baino ez zen idazten eta, 'Puente "Vizcaya"' jarri zioten, komatxo eta guzti. Oraintsu, izen horri, aldatu gabe, '"Bizkaia" zubia' erantsi diote. Baina jendeak erdaraz 'Puente Colgante' esaten du, eta batzuek euskaraz ahoz ere bai (*Puentekolgante), izen berezi moduan ('Puentekolganten' eta abar). Baina euskaraz, txukun, ez du inork esaten zerrendako "Zubi Esekia", 'Portugaleteko zubia' baizik.
Beste gauza bat da zubi horren deskripzioa egiterakoan burdinazkoa, garaia, zaharra, berriztatua... eta esekia dela esatea. Antzeko adibide bat jartzearren Plaza del Sagrado Corazón, Jesusen Bihotzaren plaza da euskaraz, baina, Portugaleteko zubiaren kasuan bezala, erdarazko erabileraren itzulpen zuzena eginez, Bihotz Sakratu plaza jarri zuten. Horixe, bada: akats bera dela, 'Puente Colgante' zuzen-zuzen itzultzea.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de
Enviado el: lunes, 19 de noviembre de 2007 10:48
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: zenbait herrialdeen izenak euskaraz
Alegia, askotan
bezala, bonbila baten kolore-ñabarduraz bizi-bizi eta bero-bero
eztabaidatzen ari garen bitartean (toponimo bat), oinarrizko sistema
elektrikoak egiten digu huts (joskerak), gu beste alde batera begira
gaudela.
Altubek iragarri zigun gaitza hori, eta horra: gero eta hitz
jator-txukunagoz, gero eta hizkuntza zabarragoa darabilgu, eta hitzaren
profesionalok gerok ere ardurarik ez.
Tira: pentsa dezagun tekla baten hutsa dela, eta ez neurona batena.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: gegia a bildua gipuzkoa.net
Bidalia: igandea, 2007.eko azaroak 18 09:22
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] zenbait herrialdeen izenak euskaraz
> EIMAk argitaratutako Onomastika izeneko liburuxkarekin
batera datorren CDan aurkituko dituzu horietako
gehienak. Uste dut Interneten ere lor daitekeela
liburuxkaren edukia (eta CDarena), baina ez naiz
helbideaz oroitzen.
Onomastika liburuxka:
http://tinyurl.com/2y6oem
Onomastika zerrendak:
http://tinyurl.com/2exr6k
Biak EHUko Euskara Zerbitzuaren webgunearen barruan dira:
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p076-11752/eu
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago