[itzul] Gasteizera ala Gasteiza?
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
As, Aza 20, 09:00:13, CET 2007
<<bietara ikus daiteke (Berrian, Euskaltzaindiaren gunean, eta baita zerrenda honetan
ere). Biak zuzenak al dira? Noiz erabil daiteke -a amaiera?>>
Erabaki gabe dagoen seinale; beraz, libre da bata zein bestea erabili. Behean duzu Euskaltzaindiaren webgunetik hartutako erantzun bat.
Hori buruhaustea bada, bide bat hautatu eta hari eutsi. Norberak egiteko, ez da hain zaila ere; lan taldean ados jartzea ere komeni...
Erabaki bitarterako bide arbitrario bezain praktiko (posibleetako) bat: <<endotoponimian -a, exotoponimian -era>>
Kontuan hartu erabiltzaileak euskararen (eta zer esanik ez toponimiaren) jakintza maila oso desberdinetakoak izan daitezkeela: HE2 egiaztatua berria duen langile bat, irakasle bat, toponimiako txostengile bat...
Ondo izan,
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
EUSKALTZAINDIA: Galde-erantzunen datu-basea
Izenburua: Deklinabidea: "n, l, s, z, tz" edo "r" letraz amaitzen diren leku-izenak: Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...
Galdera: Lekuzko kasuetan nola deklinatzen dira "n, l, s, z, tz" edo "r" letraz amaitzen diren
Euskaltzaindia (Galde-erantzunen datu-basea)
Izenburua: Deklinabidea: "n, l, s, z, tz" edo "r" letraz amaitzen diren leku-izenak: Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...
Galdera: Lekuzko kasuetan nola deklinatzen dira "n, l, s, z, tz" edo "r" letraz amaitzen diren herrien izenak? Adibidez, Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...herrien izenak? Adibidez, Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...
Erantzuna: Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian dator (ikus 412. or.) kontsonantez amaitutako leku-izen berezien deklinabidearen berri. Hor ematen direnak Euskaltzaindiak batasunerako eskaini dituen erabakiak liburuan ere (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila, 1992) ageri dira.
Honela da kontua, adibidez, Eibarren kasuan: Eibar, Eibarreko/Eibarko, Eibarrera/Eibarra, Eibarrerantz/Eibarrantz, Eibarretik/Eibartik eta abar. Bi formak (Eibarreko/Eibarko eta abar) zuzenak dira.
Kontsonante guztietarako balio du paradigma horrek, non eta ez dagoen morfofonologiazko egokitzapenen bat egin beharrik (adibidez, bukaeran "-tz" duten izenetan, ondoren kontsonantez hasten bada kasu-marka, bukaerako hori "-z" bilaka daiteke: Zarautz, Zarauztik/Zarautzetik eta abar).
Beste kasu batzuetan, "-tik" ablatiboaren forma ahostundu egiten da (eta "-dik" bilakatu), baldin eta aurretik daraman izena "-l" nahiz "-n" bukaeraduna bada: Madril, Madrildik/Madriletik; Irun, Irundik/Irunetik eta abar.
Beste horrenbeste gertatzen da "-ko" kasu-markarekin ere: Madril, Madrilgo/Madrileko; Irun, Irungo/Iruneko eta abar.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago