[itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Aza 20, 09:57:40, CET 2007
Ados, baina "endotoponimia" ere ez da erraza mugatzen eta batzen. Besteak
beste, herri bakoitzeko erabilerari men egiteak, zaila izateaz gainera,
sistematikoak ez izatera eraman gaitzake, ez baitago garbi, esate baterako,
"Eibarra" denik nagusi erabileran; "Vietnamgo", berriz, "Vietnameko" bezain
zabaldua dago, ustez
Esan nahi dut neuri ere min handia ematen didala sistematikotasun falta eta
batasunik ez horrek, baina ez dudala konponbide garbirik ikusten. Areago,
neure esku dagoen zerean, aukera nagusi bat behintzat egiten saiatu nintzen,
forma-koherentziarengatik: edo -a/-ko(-go) edo -(e)ra/-(e)ko; alegia, kasu
bietan e epentetikoa sartu edo kasu bietan ez sartu...
Aitortu behar dut, hala ere (adina ote?, oro har, sistema hibrido batera
iritsi-edo naizela: Zarauzko/Zarautzera (nahi ahoz "Zarautza" esan,
aukeran), Vietnamgo/Vietnamera... Eta uste dut ez naizela bakarra. Bahinik
behin, -a soila ez da askorik ikusten testu estandarretan. Esango
nuke -r-rik gabeko forma hiztun askok ez duela prozesatzen NORAtzat... non
eta ez duen "-era"ren laburtze fonetikotzat hartzen, "Pello(re)n" esaten
denean bezala.
Modu batera edo bestera, mesede genuke noski erabilera formala batzea: niri
behintzat ez litzaidake axola forma-simetria teorikoa hautsita lortuko
balitz adostasun praktiko hori.
Bestela, Josafat(er)a arte segituko dugu honela, Euskaltzaindiak
Gasteiz(e)ko bilkuraren batean gaur egungo/eguneko saltsa
behin-behinekoz/behingoz bederen zertu arte. ("Zeratu" ere
zalantzarteratzera nindoan, baina ez naiz ausartu).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Berasategi Zurutuza,
Joxe M.
Bidalia: asteartea, 2007.eko azaroak 20 09:00
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Gasteizera ala Gasteiza?
<<bietara ikus daiteke (Berrian, Euskaltzaindiaren gunean, eta baita
zerrenda honetan
ere). Biak zuzenak al dira? Noiz erabil daiteke -a amaiera?>>
Erabaki gabe dagoen seinale; beraz, libre da bata zein bestea erabili.
Behean duzu Euskaltzaindiaren webgunetik hartutako erantzun bat.
Hori buruhaustea bada, bide bat hautatu eta hari eutsi. Norberak egiteko, ez
da hain zaila ere; lan taldean ados jartzea ere komeni...
Erabaki bitarterako bide arbitrario bezain praktiko (posibleetako) bat:
<<endotoponimian -a, exotoponimian -era>>
Kontuan hartu erabiltzaileak euskararen (eta zer esanik ez toponimiaren)
jakintza maila oso desberdinetakoak izan daitezkeela: HE2 egiaztatua berria
duen langile bat, irakasle bat, toponimiako txostengile bat...
Ondo izan,
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
EUSKALTZAINDIA: Galde-erantzunen datu-basea
Izenburua: Deklinabidea: "n, l, s, z, tz" edo "r" letraz amaitzen diren
leku-izenak: Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...
Galdera: Lekuzko kasuetan nola deklinatzen dira "n, l, s, z, tz" edo "r"
letraz amaitzen diren
Euskaltzaindia (Galde-erantzunen datu-basea)
Izenburua: Deklinabidea: "n, l, s, z, tz" edo "r" letraz amaitzen diren
leku-izenak: Irun, Madril, Paris, Zarautz, Eibar...
Galdera: Lekuzko kasuetan nola deklinatzen dira "n, l, s, z, tz" edo "r"
letraz amaitzen diren herrien izenak? Adibidez, Irun, Madril, Paris,
Zarautz, Eibar...herrien izenak? Adibidez, Irun, Madril, Paris, Zarautz,
Eibar...
Erantzuna: Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I
liburukian dator (ikus 412. or.) kontsonantez amaitutako leku-izen berezien
deklinabidearen berri. Hor ematen direnak Euskaltzaindiak batasunerako
eskaini dituen erabakiak liburuan ere (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila,
1992) ageri dira.
Honela da kontua, adibidez, Eibarren kasuan: Eibar, Eibarreko/Eibarko,
Eibarrera/Eibarra, Eibarrerantz/Eibarrantz, Eibarretik/Eibartik eta abar. Bi
formak (Eibarreko/Eibarko eta abar) zuzenak dira.
Kontsonante guztietarako balio du paradigma horrek, non eta ez dagoen
morfofonologiazko egokitzapenen bat egin beharrik (adibidez, bukaeran "-tz"
duten izenetan, ondoren kontsonantez hasten bada kasu-marka, bukaerako hori
"-z" bilaka daiteke: Zarautz, Zarauztik/Zarautzetik eta abar).
Beste kasu batzuetan, "-tik" ablatiboaren forma ahostundu egiten da (eta
"-dik" bilakatu), baldin eta aurretik daraman izena "-l" nahiz "-n"
bukaeraduna bada: Madril, Madrildik/Madriletik; Irun, Irundik/Irunetik eta
abar.
Beste horrenbeste gertatzen da "-ko" kasu-markarekin ere: Madril,
Madrilgo/Madrileko; Irun, Irungo/Iruneko eta abar.
Data: 2002/01/08
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago