[itzul] Rapunzel

aztiri-futurnet aztiri a bildua futurnet.es
As, Aza 20, 12:15:21, CET 2007


Grimm anaien ipuin horren izenburuarekin bueltaka ari gara. Aspaldian Itzulen horri buruz aritu ziren, eta Genaro Gomezek bere itzulpenean ezkilalore erabili zuela ikusi dugu. Kontua da gure ipuinean ageri den marrazkiak arbiaren itxura duela (hosto berde luzeak eta tipula moduko sustarra, helbide honetan ageri denaren antzekoa: http://www.teteamodeler.com/sante/nutrition/aliments/legumes/raiponce.asp), eta ez zaigu izenburu egokiena iruditzen gure kasuan. Gainera, izen hori bera jartzen diote gero alabari ipuinean.
Zuen proposamenak eskertuko genituzke.
Itziar






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago