[itzul] Rapunzel

Isabel Cantero ixamar a bildua euskalnet.net
As, Aza 20, 14:31:11, CET 2007



Wikipedian aurkitu dudan artikuluaren arabera
(http://de.wikipedia.org/wiki/Rapunzel), Rapunzel (erderaz rapónchigo)
landarearen izen zientifikoa Campanula rapunculus da. Alemanez ere
Rapunzelen beste izen bat Glockenblume da (hau da, ezkilalore edo). Ziur
aski horregatik erabili zuen Genaro Gomezek Ezkilalore bere itzulpenean.

Artikulu horretan, hainbat film aipatzen dira, horien artean ingelesez eta
japonieraz eginak, eta zehazki bi horietan izena berdin utzi dute, Rapunzel,
alegia.
Ea lagungarri zaizuen. 
Isabel Cantero.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de aztiri-futurnet Enviado el: martes, 20 de noviembre de 2007 12:15
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Rapunzel


Grimm anaien ipuin horren izenburuarekin bueltaka ari gara. Aspaldian
Itzulen horri buruz aritu ziren, eta Genaro Gomezek bere itzulpenean
ezkilalore erabili zuela ikusi dugu. Kontua da gure ipuinean ageri den
marrazkiak arbiaren itxura duela (hosto berde luzeak eta tipula moduko
sustarra, helbide honetan ageri denaren antzekoa:
http://www.teteamodeler.com/sante/nutrition/aliments/legumes/raiponce.asp),
eta ez zaigu izenburu egokiena iruditzen gure kasuan. Gainera, izen hori
bera jartzen diote gero alabari ipuinean. Zuen proposamenak eskertuko
genituzke. Itziar






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago