[itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Aza 20, 12:18:04, CET 2007
Izan ere, 'Asparrena (-a)' delako dio Euskaltzaindiak *Asparrengo ez
erabiltzeko. Baina *Asparren balitz ez luke hori esango. Berdin
gertatzen da *Asparrenen gaitzestearekin, 'Asparrenean' molde zuzenaren
alde (artikuluagatik). Beraz, nire boza: libre dena libre (-eko/-go,
-era/-a...). Gehienez ere testuaren koherentzia eska daiteke, eta,
non-nork-norentzat den, lekuan lekukoa erabiltzea.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Berasategi Zurutuza, Joxe M.
Enviado el: martes, 20 de noviembre de 2007 11:24
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Bide beretik, oraingoz, "praktikoena" idatzi estandarrean beti "-eko"
jartzea eta berbetan libre, ezta?
Begira, adibidez, zer dioen oin oharrak, Euskaltzaindiaren 150. arauan,
Arabako "Asparrena" izenaren inguruan:
<<9 Gogoratu behar da Asparrena izenaren bukaerako -a artikulua dela.
Hortaz, Udalaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea:
Asparrena,Asparrenarekin...; baina Asparrenean, Asparreneko,
Asparrenetik, Asparrenera... Era berean, izen honek bere azken -a
galtzen du ondoan beste
determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Asparren
maitea, Asparren osoan, Gure Asparren hau...
Beraz, ez bedi erabil: Asparrengo, Asparrendik, Asparrenen.>>
(azpimarra, nirea)
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: martes, 20 de noviembre de 2007 11:08
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Bai, nik uste.
Beste galdera bikoitz bat nik: -ko(-go) ala -(e)ko erabakitzekotan,
zer?;
bi bideak utzi baina bakoitzak (hor bai) koherentzia zaindu?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago