[itzul] ER: ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
As, Aza 20, 12:14:20, CET 2007


Belarriko minaren kontua oso egiten zait garrantzizko eta gertuko, baina uste dut:
1.- Distantzia hartzea dagokigula, eta toponimo horiek "urrunagotik" erabili behar dituztenerako/ditugunerako ari garela.
2.- Min hori ez da hain min testu batean toponimo baten deklinabidea, era koherentean, 5 aldiz irakurri eta gero.
3.- Belarria gogortuz joango zaigu, joan, halabeharrez, gazte ustekooi bezala gazte izan badirenei; kontsolamendu batekin, hala ere: gehienoi antzeko "lastertasunean".

Ondo bizi, 

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago