[itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
As, Aza 20, 13:28:19, CET 2007
Nire eta Juanen artekoan ez dut uste inork iradoki duenik "libre dena libre ez izatea".
Etengabe "oraingoz" ari ginen (bestelako erabakirik etorri bitartean), eta beti ere bitartean lan egiteko "jarraibide arbitrario praktiko orokor..." edo "idazten duen nonori arin esateko moduko" edo dena delako bideez.
Beraz, lehengo mezuetan, eta orain azpimarratuta, nire boza ere "libre dena, libre" horren alde. Alegia, inori ezingo zaiola ezer esan libertade hori badarabil (nola eta talde edo erakunde batean besterik adostu edo erabaki ez den.
Horrek ez du esan nahi, nire iritziz, arauak iritsi bitartean egonean egon behar dugunik. Batzuk gogotik ari dira lanean, eta geroak aitortuko die orainak buruko mina (tira... belarriko min pixka bat ere bai) besterik ematen ez diena.
Zu ere ondo-ondo bizi, Jon
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago