[itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Aza 20, 14:04:52, CET 2007
Bat gatoz, ba, Joxe Mari. Ez dut esan libre dena libre nahi ez duzuenik,
baina libre dena libre nahi dudala enuntziatu nahi izan dut era
esplizituan, inor kontra egon gabe. Bitasunak beti traba egin eta
bakartasuna eskatzen ote gabiltzan, badaezpada ere.
Oraingo ehun-eta erabakiak baino lehen ere badaude erabakiak, indarrean
daudenak. Izan ere, ez dut uste deklinabide kontuan erabakia falta
denik, erabakiak bi aukera (edo aukera bi) libre uzteak ez du erabakirik
eza salatzen, erabakiaren zabaltasuna agerian uzten baino, eta hori ez
da akatsa (ez dut esan akastzat duzunik), garrantzirik ez daukanari
garrantzirik ez ematea baino.
Beste kasu batzuetan ere hala da, ez dezagun ahaztu (hobeto esanda,
gogoratu dezagun), esate baterako zilegi direla euskara batuan
(Euskaltzaindiak espres onartuta):
etxera / etxerat
gazteengatik / gazteakatik
gazteengan / gazteakan
gazteengana / gazteakana
gazteengandik / gazteakandik...
Eta hori ez da txarra "hubiera / hubiese" txarra ez den bezala.
Horretara nindoan. Ez dut esan hori txarra dela inork esan duenik. Baina
txarra ez dela esan beharra (gogoa) nabaritu dut, besterik gabe.
Bestalde, jakina, Juan, idazteko baliabide batzuk aukeratuz gero beste
batzuei uko egiten diegu. Askatasunari (apur bati) askatasunez (osoz)
uko egingo diogu testuaren koherentziari eusteko (hori ere, testu
koherentea sortzea askatasunez erabaki badugu). Hau da hau "pillosopia"
edo, ordua ikusita, "ollozopia".
Jon
P.S.: Idazterakoan badakigu zer eta nola esan nahi dugun (hori ere ez da
gutxi jakitea), baina ezin igarri zer eta nola ulertuko diguten.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Berasategi Zurutuza, Joxe M.
Enviado el: martes, 20 de noviembre de 2007 13:28
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Nire eta Juanen artekoan ez dut uste inork iradoki duenik "libre dena
libre ez izatea".
Etengabe "oraingoz" ari ginen (bestelako erabakirik etorri bitartean),
eta beti ere bitartean lan egiteko "jarraibide arbitrario praktiko
orokor..." edo "idazten duen nonori arin esateko moduko" edo dena delako
bideez.
Beraz, lehengo mezuetan, eta orain azpimarratuta, nire boza ere "libre
dena, libre" horren alde. Alegia, inori ezingo zaiola ezer esan
libertade hori badarabil (nola eta talde edo erakunde batean besterik
adostu edo erabaki ez den.
Horrek ez du esan nahi, nire iritziz, arauak iritsi bitartean egonean
egon behar dugunik. Batzuk gogotik ari dira lanean, eta geroak aitortuko
die orainak buruko mina (tira... belarriko min pixka bat ere bai)
besterik ematen ez diena.
Zu ere ondo-ondo bizi, Jon
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago