[itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
As, Aza 20, 18:48:33, CET 2007


Arratsalde on, Joxe Mari:

Presaka erantzun dut, eta ez zait nahi bezain argi geratu. Bi kontu besterik 
ez nuen azaldu nahi:

1. Hainbat gogoeta egin eta gero nire hautua Juanek aipatutakoa dela, halaxe 
egin dudala azken bospasei urtean eta halaxe egiten jarraituko dudala 
oraingoz (aldatzeko arrazoirik ez dudan bitartean): Zarauzko/Zarautzera, 
Vietnamgo/Vietnamera, euskara estandar idatzian.

Bide horren aldeko arrazoiak:

a) -e- epentetikoa kentzea argiagoa dela oro har, hitz bukaerako -e batekin 
nahastea erraza delako. Adibidez: goian aipatutako sistema hori erabilita, 
badakigu «Abaroganeko» formaren azpian «Abarogane» dagoena, eta ez 
«Abarogan».

b) Gogortxo eta nahasgarri egiten zaizkidala adlatiboaren forma laburrak 
dakarren hainbat emaitza, idatziz bederen («Berlina joan gara», «Istanbula 
itzuli da», «Aljerra doa»...). Horrela ikusita, lehenengo begiratuan dudatan 
gelditzen naiz, toponimoari mugatzailea jarri ote dioten edo.

Hala ere, Euskaltzaindiak «Zarautza», «Berlina»... formen alde egingo balu, 
ez nuke batere arazorik izango arau horri jarraitzeko, ahoz maiz erabiltzen 
baititut halako forma laburtuak.


2. Ez dudala batere praktikoa ikusten aipatu duzun bide hori:

      «Erabaki bitarterako bide arbitrario bezain praktiko
      (posibleetako) bat: endotoponimian -a, exotoponimian -era»

Bide horren kontrako arrazoiak:

a) Toponimo handiekin, erraz asko dakigu Euskal Herrikoak diren ala ez; 
baina toponimo txikiekin, erreferentzia iturrietan begiratzen ibili behar 
(eta toponimo asko dituzten testuak itzultzeko, nahiko lan!).

b) Emaitza xelebreak sortuko lirateke zenbait testutan, Euskal Herrikoak ez 
diren toponimoak Euskal Herrikoak ditugunetatik horrela bereizita. 
Konparazio batera: «Laskuneko eta Arizkungo kaleetan ibili ginen» (Biarnoko 
Laskun eta Nafarroako Arizkun herrietako kaleetan, alegia). Hor badirudi 
*Laskune dela lehenengo herriaren izena (baina Laskun da). Beraz, argiago 
litzateke «Laskungo eta Arizkungo kaleetan ibili ginen».



Bueno, bueno: hau da, hau, sermoia! Garbi gera bedi ez dudala inor kristautu 
nahi: arrazoibide batzuk plazaratzea beste helbururik ez dut izan. Mikel 
Morrisek aipatutako kontu horretan esatekorik ezer ez dudan bezalaxe 
(nahikoa daturik ez baitut, ezer esateko), honetan, ustez, banuelako teklei 
eragiteko adina gogoeta buruan. Neronen aukeratzat azaldu dudana ez den bide 
bati jarraitu nahi dionak, jakina, badaki libre duela, nik esan gabe ere.

Segi bizkor-bizkor,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ

Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es







----- Original Message ----- 
From: "Joxe Mari Berasategi" <jxmbera a bildua telefonica.net>
To: "'Aixe, S.L.'" <aixe a bildua aixe.net>; "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, November 20, 2007 5:20 PM
Subject: RE: [itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?


Lehen idatzi duzu: <<Endotoponimoak eta exotoponimoak bereizteaz den
bezainbatean (barkatuko didazu, Joxe Mari: gehientsuenetan zurekin bat
etortzen naiz, baina oraingoan ez), ez zait batere praktikoa iruditzen...>>

Nire zein proposamenekin ez zatoz bat? Lehenengoarekin?
<<Erabaki gabe dagoen seinale; beraz, libre da bata zein bestea erabili.
Behean duzu Euskaltzaindiaren webgunetik hartutako erantzun bat.

Hori buruhaustea bada, bide bat hautatu eta hari eutsi. Norberak egiteko, ez
da hain zaila ere; lan taldean ados jartzea ere komeni...

Erabaki bitarterako bide arbitrario bezain praktiko (posibleetako) bat:
<<endotoponimian -a, exotoponimian -era>>

Kontuan hartu erabiltzaileak euskararen (eta zer esanik ez toponimiaren)
jakintza maila oso desberdinetakoak izan daitezkeela: HE2 egiaztatua berria
duen langile bat, irakasle bat, toponimiako txostengile bat..>>.

Ondo izan,>>

Ala Juanena irakurrita eta aurrenekoa aldatuz egin dudan bigarrenarekin?
<< Beraz, bide arbitrario praktiko posible 'zentzudun' bat izan liteke,
oraingoz, beti "-era" egitea estandar idatzian eta mintzatuan belarriaren
arabera, libre, jokatzea? (galdera da, baina ez nituen hamaika galdera ikur
jarri nahi)>>

Ondo bizi,

Joxe Mari Berasategi


----- Original Message ----- 
From: "Aixe, S.L." <aixe a bildua ctv.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, November 20, 2007 2:01 PM
Subject: [itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?



>Aitortu behar dut, hala ere (adina ote?, oro har, sistema hibrido batera
>iritsi-edo naizela: Zarauzko/Zarautzera (nahi ahoz "Zarautza" esan,
>aukeran), Vietnamgo/Vietnamera... Eta uste dut ez naizela bakarra.

Nik ere sistema hori erabili dut azken bospasei urtean (eta, oro har, hori
da nire lan taldeak erabili duena). Koherentziazalea naiz,
koherentziazaleegia ere bai zenbaitetan beharbada, baina gogortxo eta
nahasgarri egiten zait adlatiboaren forma laburrak dakarren hainbat emaitza,
idatziz bederen (<Berlina joan gara>, <Istanbula itzuli da>, <Aljerra
doa>...). Hala ere, Euskaltzaindiak besterik erabakiko balu, men egingo
nioke gustura, eta laster asko ohituko nintzateke.

Endotoponimoak eta endotoponimoak bereizteaz den bezainbatean (barkatuko
didazu, Joxe Mari: gehientsuenetan zurekin bat etortzen naiz, baina oraingoa
ez), ez zait batere praktikoa iruditzen toponimo txikiekin mapan begiratzen
aritzea, kilometro batzuk harago edo honago ote dauden, eta uste dut emaitza
xelebreak sortuko liratekeela zenbait testutan: <Laskuneko eta Arizkungo
kaleetan ibili ginen> (Biarno eta Nafarroa, hurrenez hurren), konparazio
batera. Argigarriagoa zait <Laskungo eta Arizkungo kaleetan ibili ginen>
(Besteak beste, Juanek emandako arrazoiengatik).

Horra hor beste iritzi bat.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ

Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago