[itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Aza 21, 16:03:10, CET 2007


Gaurkoz azkena idatziko dut (bezeroak demandan hasiko zaizkit eta, bestela):

>Bestetik, nik uste dut, epentesirik gabeko sistema erabiltzen duenarentzat
>ez dela ez arraroa eta ez gogorra Berlina, Zarautza, Aljerra edo Atauna
>erabiltzea; Berlingo, Zarauzko... baino gehiago, behintzat, ez.

Gogortxoa egiten zitzaidala esatean, ez nintzen ahozko erabileraz ari; hor, 
natural-natural egiten zait. Idatziz, ordea (azentu kontua ote?), dudatan 
gelditzen naiz. «Aljerra joan da» ikusita, lehenengo irakurraldian, norbait 
joan dela ulertzen dut (eta ez norabait), testuingururik ezean (eta 
testuinguru eza maiz gertatzen da).

Aurreko batean esan dudanez, hala ere (edo beste solaskideren batek esan du? 
Gehiegi hitz egitearen komeriak...), Euskaltzaindiaren arau batek azkar asko 
konponduko lidake ohitura ezaren gabezia hori. Bien bitartean, sistema 
hibrido horrekin jarraituko dut, euskaldun gehienentzat ere ulergarriagoa 
delakoan.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ

Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago