[itzul] Hika
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Ost, Aza 21, 12:35:46, CET 2007
>iragaki bat jendeari zuzentzen zaionean [...]
>zein hartu behar da? Gazteleraz bezala maskulinoa?
Toka egiteak --«duk» formak-- ia edozertarako balio du (animalia ar nahiz
emeei hitz egiteko, izaki bizigabeekin mintzatzeko, emakume edo gizon batek
bakarrizketan eta solaskide jakinik gabe berba egiteko...); ez, ordea,
emakumeei hitz egiteko. Horretan ere emakumeari toki berezia eman diogu,
nonbait, gizarte honetan.
Beraz, halako iragarkietarako, noka eta toka, biak erabili behar dira.
Formaltxoena, barra erabiltzea:
«Gaztetu nahi duk/n? Eros ezak/n Superbizkor edari berri-berria!!»
Edo, libreago eta lagunartekoago, Zakilixuten hizkeran:
«Gaztetu nahi dunk? Eros ezank Superbizkor edari berri-berria!!»
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago