[itzul] Hika
Arrizabalaga, Bakartxo
bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Aza 21, 13:06:03, CET 2007
Argi da gizonak toka aritu ohi direla munduarekin, maiz emakumeekin ere toka mintzatzeraino aritu ere, baina toka emakumeekin ez beste edozeinekin mintzatzeko balio badu, gauza bera esan genezake nokari buruz, alegia, gizonekin ez beste guztiekin mintzatzeko balio duela, ala ez?
Bakartxo
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Aixe, S.L.
Bidaltze-data: miércoles, 21 de noviembre de 2007 12:36
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hika
>iragaki bat jendeari zuzentzen zaionean [...]
>zein hartu behar da? Gazteleraz bezala maskulinoa?
Toka egiteak --«duk» formak-- ia edozertarako balio du (animalia ar nahiz
emeei hitz egiteko, izaki bizigabeekin mintzatzeko, emakume edo gizon batek
bakarrizketan eta solaskide jakinik gabe berba egiteko...); ez, ordea,
emakumeei hitz egiteko. Horretan ere emakumeari toki berezia eman diogu,
nonbait, gizarte honetan.
Beraz, halako iragarkietarako, noka eta toka, biak erabili behar dira.
Formaltxoena, barra erabiltzea:
«Gaztetu nahi duk/n? Eros ezak/n Superbizkor edari berri-berria!!»
Edo, libreago eta lagunartekoago, Zakilixuten hizkeran:
«Gaztetu nahi dunk? Eros ezank Superbizkor edari berri-berria!!»
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago