[itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Ost, Aza 21, 13:13:31, CET 2007
Nire erabilerarako, normala -e epentetikorik gabeko sistema da. Gehiago
esango dizuet. Orain baino gazteago nintzela, Ataunekoa nintzela-eta esan
zidatenek ez zutela euskaraz ondo egiten pentsatzen nuen.
Bestetik, nik uste dut, epentesirik gabeko sistema erabiltzen duenarentzat
ez dela ez arraroa eta ez gogorra Berlina, Zarautza, Aljerra edo Atauna
erabiltzea; Berlingo, Zarauzko... baino gehiago, behintzat, ez. Alde
horretatik, orain arte hibridaziorik ez dela izan eta orain ere ez dela
beharrik iruditzen zait.
Dena dela, nire irudipena da epentesia duena ari dela gailentzen.
"Aixe, S.L."
<aixe a bildua ctv.es>
Enviado por: Para
itzul-bounces a bildua pos "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
taria.com cc
Asunto
20/11/2007 14:01 [itzul] ER: Gasteizera ala
Gasteiza?
Por favor,
responda a
"Aixe, S.L."
<aixe a bildua aixe.net>;
Por favor,
responda a
ItzuL
<itzul a bildua postaria.c
om>
>Aitortu behar dut, hala ere (adina ote?, oro har, sistema hibrido batera
>iritsi-edo naizela: Zarauzko/Zarautzera (nahi ahoz "Zarautza" esan,
>aukeran), Vietnamgo/Vietnamera... Eta uste dut ez naizela bakarra.
Nik ere sistema hori erabili dut azken bospasei urtean (eta, oro har, hori
da nire lan taldeak erabili duena). Koherentziazalea naiz,
koherentziazaleegia ere bai zenbaitetan beharbada, baina gogortxo eta
nahasgarri egiten zait adlatiboaren forma laburrak dakarren hainbat
emaitza,
idatziz bederen («Berlina joan gara», «Istanbula itzuli da», «Aljerra
doa»...). Hala ere, Euskaltzaindiak besterik erabakiko balu, men egingo
nioke gustura, eta laster asko ohituko nintzateke.
Endotoponimoak eta endotoponimoak bereizteaz den bezainbatean (barkatuko
didazu, Joxe Mari: gehientsuenetan zurekin bat etortzen naiz, baina
oraingoa
ez), ez zait batere praktikoa iruditzen toponimo txikiekin mapan begiratzen
aritzea, kilometro batzuk harago edo honago ote dauden, eta uste dut
emaitza
xelebreak sortuko liratekeela zenbait testutan: «Laskuneko eta Arizkungo
kaleetan ibili ginen» (Biarno eta Nafarroa, hurrenez hurren), konparazio
batera. Argigarriagoa zait «Laskungo eta Arizkungo kaleetan ibili ginen»
(Besteak beste, Juanek emandako arrazoiengatik).
Horra hor beste iritzi bat.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago