[itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?

Laxaro Azkune laxaro a bildua gmail.com
Ost, Aza 21, 13:21:35, CET 2007


Ba, Urola bailara honetan ahozkoan ere horiek denak, nire adintsukoen
artean,  Zarautzea, Ataunea, Parisea, Berlinea, Londresea, Eibarrrea,
Madrilea.... izan dira orain arte.
laxaro

2007/11/21, Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org <Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org>:
>
>
>
>
>
> Nire erabilerarako, normala -e epentetikorik gabeko sistema da. Gehiago
> esango dizuet. Orain baino gazteago nintzela, Ataunekoa nintzela-eta esan
> zidatenek ez zutela euskaraz ondo egiten pentsatzen nuen.
> Bestetik, nik uste dut, epentesirik gabeko sistema erabiltzen duenarentzat
> ez dela ez arraroa eta ez gogorra Berlina, Zarautza, Aljerra edo Atauna
> erabiltzea; Berlingo, Zarauzko... baino gehiago, behintzat, ez. Alde
> horretatik, orain arte hibridaziorik ez dela izan eta orain ere ez dela
> beharrik iruditzen zait.
> Dena dela, nire irudipena da epentesia duena ari dela gailentzen.
>
>
>
>
>
>              "Aixe, S.L."
>              <aixe a bildua ctv.es>
>              Enviado por:                                             Para
>              itzul-bounces a bildua pos         "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>              taria.com                                                  cc
>
>                                                                     Asunto
>              20/11/2007 14:01          [itzul]  ER:  Gasteizera ala
>                                        Gasteiza?
>
>                 Por favor,
>                 responda a
>                "Aixe, S.L."
>              <aixe a bildua aixe.net>;
>                 Por favor,
>                 responda a
>                    ItzuL
>              <itzul a bildua postaria.c
>                     om>
>
>
>
>
>
>
>
> >Aitortu behar dut, hala ere (adina ote?, oro har, sistema hibrido batera
> >iritsi-edo naizela: Zarauzko/Zarautzera (nahi ahoz "Zarautza" esan,
> >aukeran), Vietnamgo/Vietnamera... Eta uste dut ez naizela bakarra.
>
> Nik ere sistema hori erabili dut azken bospasei urtean (eta, oro har, hori
> da nire lan taldeak erabili duena). Koherentziazalea naiz,
> koherentziazaleegia ere bai zenbaitetan beharbada, baina gogortxo eta
> nahasgarri egiten zait adlatiboaren forma laburrak dakarren hainbat
> emaitza,
> idatziz bederen («Berlina joan gara», «Istanbula itzuli da», «Aljerra
> doa»...). Hala ere, Euskaltzaindiak besterik erabakiko balu, men egingo
> nioke gustura, eta laster asko ohituko nintzateke.
>
> Endotoponimoak eta endotoponimoak bereizteaz den bezainbatean (barkatuko
> didazu, Joxe Mari: gehientsuenetan zurekin bat etortzen naiz, baina
> oraingoa
> ez), ez zait batere praktikoa iruditzen toponimo txikiekin mapan
> begiratzen
> aritzea, kilometro batzuk harago edo honago ote dauden, eta uste dut
> emaitza
> xelebreak sortuko liratekeela zenbait testutan: «Laskuneko eta Arizkungo
> kaleetan ibili ginen» (Biarno eta Nafarroa, hurrenez hurren), konparazio
> batera. Argigarriagoa zait «Laskungo eta Arizkungo kaleetan ibili ginen»
> (Besteak beste, Juanek emandako arrazoiengatik).
>
> Horra hor beste iritzi bat.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
> 01009 GASTEIZ
>
> Tel.: (+34) 656 703 313
> <aixe a bildua aixe.net
> <aixe a bildua ctv.es
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago