[itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Ost, Aza 21, 13:33:26, CET 2007


ez dut uste Atauna eta Ataungo sistema berdinak direnik.

Bestalde, gure inguruan (Deba eskualdea) hibridazioa dago.

Niretzat ere "Eibarreko" moduko formak gogorrak dira, zuk diozun moduan, 
"euskaraz gaizki egiten dutenena" neurri batean (ulertuko didazue, ezta?).

Esango nuke hori orokorra dela Euskal Herri guztian, gutxienez herriko 
hiztunen artean.
Eibarren Eibarko esaten da
Zarautzen Zarauzko
Ataunen Ataungo
Elgoibarrren Elgoibarko
Zaldibarren Zaldibarko
...

Kontua da, Eibarren Atauneko esaten dela; eta Ataunen, ziurrenik, Eibarreko.

Distantzia kontua.
Herrikoak herrikoa ezagutzen du; kanpokoari -e- epentetikoa gehitzen dio.
Zenbat eta toponimo ezezagunagoa, orduan eta joera handiagoa -e- hori 
sartzeko.

Beste kasua ez da berdina: Laxarok urola aipatu du. Berdina gertatzen da 
Deba ibar gehienean, eta Lea-Artibain, gutxienez. Eibarra, Beasaina, 
Zarautza... horiek ez dira gure inguruko formak. Are gehiago, hiztun 
askorentzat forma arrotzak dira.

Asier


> Nire erabilerarako, normala -e epentetikorik gabeko sistema da. Gehiago
> esango dizuet. Orain baino gazteago nintzela, Ataunekoa nintzela-eta esan
> zidatenek ez zutela euskaraz ondo egiten pentsatzen nuen.
> Bestetik, nik uste dut, epentesirik gabeko sistema erabiltzen duenarentzat
> ez dela ez arraroa eta ez gogorra Berlina, Zarautza, Aljerra edo Atauna
> erabiltzea; Berlingo, Zarauzko... baino gehiago, behintzat, ez. Alde
> horretatik, orain arte hibridaziorik ez dela izan eta orain ere ez dela
> beharrik iruditzen zait.
> Dena dela, nire irudipena da epentesia duena ari dela gailentzen.
> 
> 
> 
> 
>                                                                            
>              "Aixe, S.L."                                                  
>              <aixe a bildua ctv.es>                                                 
>              Enviado por:                                             Para 
>              itzul-bounces a bildua pos         "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>        
>              taria.com                                                  cc 
>                                                                            
>                                                                     Asunto 
>              20/11/2007 14:01          [itzul]  ER:  Gasteizera ala        
>                                        Gasteiza?                           
>                                                                            
>                 Por favor,                                                 
>                 responda a                                                 
>                "Aixe, S.L."                                                
>              <aixe a bildua aixe.net>;                                              
>                 Por favor,                                                 
>                 responda a                                                 
>                    ItzuL                                                   
>              <itzul a bildua postaria.c                                             
>                     om>                                                    
>                                                                            
>                                                                            
> 
> 
> 
> 
> 
>> Aitortu behar dut, hala ere (adina ote?, oro har, sistema hibrido batera
>> iritsi-edo naizela: Zarauzko/Zarautzera (nahi ahoz "Zarautza" esan,
>> aukeran), Vietnamgo/Vietnamera... Eta uste dut ez naizela bakarra.
> 
> Nik ere sistema hori erabili dut azken bospasei urtean (eta, oro har, hori
> da nire lan taldeak erabili duena). Koherentziazalea naiz,
> koherentziazaleegia ere bai zenbaitetan beharbada, baina gogortxo eta
> nahasgarri egiten zait adlatiboaren forma laburrak dakarren hainbat
> emaitza,
> idatziz bederen («Berlina joan gara», «Istanbula itzuli da», «Aljerra
> doa»...). Hala ere, Euskaltzaindiak besterik erabakiko balu, men egingo
> nioke gustura, eta laster asko ohituko nintzateke.
> 
> Endotoponimoak eta endotoponimoak bereizteaz den bezainbatean (barkatuko
> didazu, Joxe Mari: gehientsuenetan zurekin bat etortzen naiz, baina
> oraingoa
> ez), ez zait batere praktikoa iruditzen toponimo txikiekin mapan begiratzen
> aritzea, kilometro batzuk harago edo honago ote dauden, eta uste dut
> emaitza
> xelebreak sortuko liratekeela zenbait testutan: «Laskuneko eta Arizkungo
> kaleetan ibili ginen» (Biarno eta Nafarroa, hurrenez hurren), konparazio
> batera. Argigarriagoa zait «Laskungo eta Arizkungo kaleetan ibili ginen»
> (Besteak beste, Juanek emandako arrazoiengatik).
> 
> Horra hor beste iritzi bat.
> 
> Ondo izan,
> 
> Xabier
> 
> ___________
> 
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
> 01009 GASTEIZ
> 
> Tel.: (+34) 656 703 313
> <aixe a bildua aixe.net
> <aixe a bildua ctv.es
> 
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago