[itzul] ER: Gasteizera ala Gasteiza?
Laxaro Azkune
laxaro a bildua gmail.com
Ost, Aza 21, 13:29:21, CET 2007
Barkatu baina ni ere ez nintzen ari ondo ala gaizki dagoen esaten, guretzat
esaera normalena zein den esten baizik. Besterik gabe.
Laxaro
2007/11/21, Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org <Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org>:
>
>
>
>
>
> Nik ez dut esan sistema hori okerra denik. Are gehiago, esan dut
> batuan-edo
> sistema hori ari dela gailentzen, eta ez dudala bi sistemak nahastu
> beharrik ikusten.
> Segi ondo.
>
>
>
>
> "Laxaro Azkune"
> <laxaro a bildua gmail.com
> > Para
> Enviado por: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> itzul-bounces a bildua pos cc
> taria.com
> Asunto
> Re: [itzul] ER: Gasteizera ala
> 21/11/2007 13:21 Gasteiza?
>
>
> Por favor,
> responda a
> ItzuL
> <itzul a bildua postaria.c
> om>
>
>
>
>
>
>
> Ba, Urola bailara honetan ahozkoan ere horiek denak, nire adintsukoen
> artean, Zarautzea, Ataunea, Parisea, Berlinea, Londresea, Eibarrrea,
> Madrilea.... izan dira orain arte.
> laxaro
>
> 2007/11/21, Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org <Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org>:
> >
> >
> >
> >
> >
> > Nire erabilerarako, normala -e epentetikorik gabeko sistema da. Gehiago
> > esango dizuet. Orain baino gazteago nintzela, Ataunekoa nintzela-eta
> esan
> > zidatenek ez zutela euskaraz ondo egiten pentsatzen nuen.
> > Bestetik, nik uste dut, epentesirik gabeko sistema erabiltzen
> duenarentzat
> > ez dela ez arraroa eta ez gogorra Berlina, Zarautza, Aljerra edo Atauna
> > erabiltzea; Berlingo, Zarauzko... baino gehiago, behintzat, ez. Alde
> > horretatik, orain arte hibridaziorik ez dela izan eta orain ere ez dela
> > beharrik iruditzen zait.
> > Dena dela, nire irudipena da epentesia duena ari dela gailentzen.
> >
> >
> >
> >
> >
> > "Aixe, S.L."
> > <aixe a bildua ctv.es>
> > Enviado por:
> Para
> > itzul-bounces a bildua pos "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > taria.com
> cc
> >
> >
> Asunto
> > 20/11/2007 14:01 [itzul] ER: Gasteizera ala
> > Gasteiza?
> >
> > Por favor,
> > responda a
> > "Aixe, S.L."
> > <aixe a bildua aixe.net>;
> > Por favor,
> > responda a
> > ItzuL
> > <itzul a bildua postaria.c
> > om>
> >
> >
> >
> >
> >
> >
> >
> > >Aitortu behar dut, hala ere (adina ote?, oro har, sistema hibrido
> batera
> > >iritsi-edo naizela: Zarauzko/Zarautzera (nahi ahoz "Zarautza" esan,
> > >aukeran), Vietnamgo/Vietnamera... Eta uste dut ez naizela bakarra.
> >
> > Nik ere sistema hori erabili dut azken bospasei urtean (eta, oro har,
> hori
> > da nire lan taldeak erabili duena). Koherentziazalea naiz,
> > koherentziazaleegia ere bai zenbaitetan beharbada, baina gogortxo eta
> > nahasgarri egiten zait adlatiboaren forma laburrak dakarren hainbat
> > emaitza,
> > idatziz bederen («Berlina joan gara», «Istanbula itzuli da», «Aljerra
> > doa»...). Hala ere, Euskaltzaindiak besterik erabakiko balu, men egingo
> > nioke gustura, eta laster asko ohituko nintzateke.
> >
> > Endotoponimoak eta endotoponimoak bereizteaz den bezainbatean (barkatuko
> > didazu, Joxe Mari: gehientsuenetan zurekin bat etortzen naiz, baina
> > oraingoa
> > ez), ez zait batere praktikoa iruditzen toponimo txikiekin mapan
> > begiratzen
> > aritzea, kilometro batzuk harago edo honago ote dauden, eta uste dut
> > emaitza
> > xelebreak sortuko liratekeela zenbait testutan: «Laskuneko eta Arizkungo
> > kaleetan ibili ginen» (Biarno eta Nafarroa, hurrenez hurren), konparazio
> > batera. Argigarriagoa zait «Laskungo eta Arizkungo kaleetan ibili ginen»
> > (Besteak beste, Juanek emandako arrazoiengatik).
> >
> > Horra hor beste iritzi bat.
> >
> > Ondo izan,
> >
> > Xabier
> >
> > ___________
> >
> > Xabier Armendaritz
> > AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> > Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
> > 01009 GASTEIZ
> >
> > Tel.: (+34) 656 703 313
> > <aixe a bildua aixe.net
> > <aixe a bildua ctv.es
> >
> >
> >
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago