[itzul] ahal

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Aza 21, 14:02:19, CET 2007


Benetako adibideak:

"Geroari buruz, Québec-eko euskaldunen elkarteak bi munduen arteko lotura
ederra egiten jarraitzeko asmoa du ! Euskal Herritarrek Québec ezagutzen
ahalko dute hemengo euskal sarearen esperientzia erabiliz. Ber maneran,
Québec-tarrek Euskal Herria ezagutzen ahalko dute Eskualdunak elkarteko
ekintza, kide eta laguntzaileekin."

"Heletan elkar ezagutzen ahalko dute pertsona ezberdin anitzek. Eta hori ere
ez da gutxi."

"Aste batez Pasai Donibanen egonez, mundu hori hobekiago ezagutzen ahalko
dute horren kari bereziki prestatuko dituzten joko, ateraldi eta bisiten
bitartez".

2007/11/21, Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) <
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>:
>
>
> Segur aski baten batek hobeki "argitzen ahalko dizu", baina bai, nik ez
> dut dudarik ongi dagoela. Normal-normal erabiltzen da Nafarroako parte
> handi batean, eta Iparraldean ere bai, nik dakidala.
>
> Argitzen ahal dizu
> Argitzen ahalko dizu
>
> Mendebaldekoentzat arrotza egitea logikoa da, ekialdeko askorentzat
> "etorri ahal da" arrotza den bezala.
>
>
> Fernando Rey
>



-- 
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago