[itzul] ahal
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Aza 21, 14:12:47, CET 2007
Ez da mendebal (etorri ahal da) - ekialde (etortzen ahal da) kontua.
Ekialdean (eta Iparraldean) erabiltzen den forma bada zuzena eta
betidanikoa, baina bestea ez horrenbeste. Lehenago ere idatzi da hemen
horretaz.
'Ahal bada', 'ahal dena' eta horrelakoak zuzenak dira, 'ahal izan'
aditzarenak. Baina 'etorri ahal da' esaldia (aditz burutua + ahal izan)
mendebaldean ere arrotza da, eta, mendebalekoa izatekotan, euskaraz ondo
egiten ez den girokoa (erdal herri, ikastola, euskaltegi...).
Hori nire ustea baino ez da, mendebaldeko baten susmoa.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago