[itzul] ahal
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Aza 21, 14:23:14, CET 2007
Uste dut eztabaida ez dela "etortzen ahal da " / "etorri ahal da", baizik
eta "ezagutzen ahalko dute" / "ezagutu ahalko dute", geroaldiak, hortaz.
Zuk aipatu duzun kontua bestelakoa da. Ea zilegi diren "etorri ahal da" /
"etortzen ahal da" bezalako formak. Zuzen zaudela uste dut, baina hortik
"erdal herri, ikastola, euskalegi..." aipatzera tarte handia dago.
2007/11/21, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es>:
>
>
> Ez da mendebal (etorri ahal da) - ekialde (etortzen ahal da) kontua.
> Ekialdean (eta Iparraldean) erabiltzen den forma bada zuzena eta
> betidanikoa, baina bestea ez horrenbeste. Lehenago ere idatzi da hemen
> horretaz.
>
> 'Ahal bada', 'ahal dena' eta horrelakoak zuzenak dira, 'ahal izan'
> aditzarenak. Baina 'etorri ahal da' esaldia (aditz burutua + ahal izan)
> mendebaldean ere arrotza da, eta, mendebalekoa izatekotan, euskaraz ondo
> egiten ez den girokoa (erdal herri, ikastola, euskaltegi...).
>
> Hori nire ustea baino ez da, mendebaldeko baten susmoa.
>
> Jon
>
>
--
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago