[itzul] ahal

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 21, 15:11:21, CET 2007


Horren harira, begira zer esan zuen Ibon Sarasolak 2004an Argia 
aldizkarian egindako elkarrizketa batean:


GALDERA: Ereduzko Prosa Gaur aplikazio informatikoan, "zeniezazkigukete" 
aditza behin soilik agertzen da 87 liburutatik...
IBON SARASOLA: Eskerrak!

GALDERA: Ahoan kabitzen ez diren aditz horien paradigmak, ikastolatan 
ikasarazi egiten dituzte. Zer iritzi duzu?
IBON SARASOLA: Nik bai ikastoletan, bai euskaltegietan eta orokorrean, 
Euskal Filologiatik kanpoko leku denetan, debekatuko nituzke zorrotz, 
potentzial eta aditz paradigma horiek guztiak. Euskarak aspaldi asmatu 
ditu horiek modu errazean esateko moduak, eta jendeak jada erabiltzen ditu.
Nire semeekin ikusi dut garbi. Bartzelonatik hona ailegatu, ikastolatik 
pasa eta eguerdian bertan aldatu zuten hizkera. Harrezkero ez diet 
"dezaket" eta halakorik entzun. "Egin ahal duzu?", "Eman ahal didazu?" 
eta halako formak erabiltzen dituzte. Atxagak azken nobelan sistema hori 
erabiltzen du. Seguru propio egin duela, eta nik uste hori dela bidea. 
Sistema horrek badu beste sistema bat jasoagoa-edo, Iparraldean eta 
Nafarroan 1666tik gutxienez erabiltzen dena, eta oraindik bizi-bizirik 
dagoena: "Ematen ahal dizut", "ematen ahalko dizut" eta horiek denak. 
Are gehiago, nire semeek "harek ekar dezala" beharrean, "harek ekartzia" 
esaten dute. Eta nahikoa da, ondo ulertzen da.
Berritasun horien aurrean ezin duzu esan, "oso gaizki dago" eta 
debekatu. Frogak egin ditzagun, ea bide horrek zer ematen duen. Euskaraz 
hala-moduan hitz egiteko "diezazkigukete" denak ikasi behar baditugu, 
gureak egin du. Batez ere horiek denak erabiltzen dituenak aldameneko 
lerroan egundoko aldrebeskeriak jartzen baditu. Indarrak ahulak eta 
urriak ditugu, beraz gasta ditzagun merezi duten gauzatan. Forma horiek 
euskararen kontrarako besterik ez dira momentu honetan.

Kepa Diegez(e)k dio:
> Zuk kontu hau dela-eta  behinola sustatutako eztabaidan, gogoratzen bazara,
> euskal herrietan bizi diren hainbatek aipatu zuten"ahal"-dun  forma horiek
> gaur egun barra-barra entzuten direla. Egia da eta arrazoi duzu erdarak
> badaukala hor zer esanik eta sarritan errazkerietara jo (Puede venir =
> Etorri / Etortzen ahal da) edo ezagutza ezagatik (auskalo!) honelako kontuak
> zabaltzen dira. Ereduzko prosan "etorri ahal da" idatziz gero, BEHIN ERE EZ
> DA AZALDUKO, beraz, euskal idazle eta kazetariak ez dira oraindik tranpan
> jausi, baina noiz arte? Hala ere hau zer da, arazo linguistikoa ala
> soziolinguistikoa?
> 
> El día 21/11/07, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:
>> Arrazoia duzu. Ez zen eztabaidagaia, zeharka esandakoa baizik. Eta nik,
>> horri heldu.
>>
>> Bestalde "erdal herri, ikastola, euskaltegi..." aipatzea gehiegitxo
>> iruditzen zaizu. Ez dakit zergatik. Tabua dela dirudi. Nire esperientzia
>> baino ez dut agertu. Ni erdal herri abertzalean bizi naiz, beraz ikastola
>> umez (eta ikastola irakaslez) inguratuta, eta errealitate hori ikusten dut
>> nire inguruan. Zorionekoak euskal herrietan bizi zaretenok.
>>
>> Euskaltegikoa uste dut inoiz aipatu dudala, anekdota hutsa da baina:
>> alfabetatze-arduradun batek euskaldun bati esan zion behin, eta ni lekuko,
>> potentziala oso erraza zela aditza + ahal + naiz,zara..., dizut...
>> erabilita. Baina euskaldun hark ez zeukan arazorik ahoz 'egin neikizu'
>> esateko, nahiz eta sasi-irakasle hark 'egin ahal dizut'ekin alfabetatu nahi.
>>
>> Baina hau ere ez da eztabaidagaia. Ondo izan.
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>> nombre de Kepa Diegez
>> Enviado el: miércoles, 21 de noviembre de 2007 14:23
>> Para: ItzuL
>> Asunto: Re: [itzul] ahal
>>
>> Uste dut eztabaida ez dela "etortzen ahal da " / "etorri ahal da", baizik
>> eta "ezagutzen ahalko dute" / "ezagutu ahalko dute", geroaldiak, hortaz.
>> Zuk aipatu duzun kontua bestelakoa da. Ea zilegi diren "etorri ahal da" /
>> "etortzen ahal da" bezalako formak. Zuzen zaudela uste dut, baina hortik
>> "erdal herri, ikastola, euskalegi..." aipatzera tarte handia dago.
>>
>> 2007/11/21, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es>:
>>>
>>> Ez da mendebal (etorri ahal da) - ekialde (etortzen ahal da) kontua.
>>> Ekialdean (eta Iparraldean) erabiltzen den forma bada zuzena eta
>>> betidanikoa, baina bestea ez horrenbeste. Lehenago ere idatzi da hemen
>>> horretaz.
>>>
>>> 'Ahal bada', 'ahal dena' eta horrelakoak zuzenak dira, 'ahal izan'
>>> aditzarenak. Baina 'etorri ahal da' esaldia (aditz burutua + ahal izan)
>>> mendebaldean ere arrotza da, eta, mendebalekoa izatekotan, euskaraz ondo
>>> egiten ez den girokoa (erdal herri, ikastola, euskaltegi...).
>>>
>>> Hori nire ustea baino ez da, mendebaldeko baten susmoa.
>>>
>>> Jon
>>>
>>>
>>
>> --
>> Kepa Diegez
>> etnomet.blogspot.com
>>
> 
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago