[itzul] ahal
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Aza 21, 14:56:24, CET 2007
Zuk kontu hau dela-eta behinola sustatutako eztabaidan, gogoratzen bazara,
euskal herrietan bizi diren hainbatek aipatu zuten"ahal"-dun forma horiek
gaur egun barra-barra entzuten direla. Egia da eta arrazoi duzu erdarak
badaukala hor zer esanik eta sarritan errazkerietara jo (Puede venir =
Etorri / Etortzen ahal da) edo ezagutza ezagatik (auskalo!) honelako kontuak
zabaltzen dira. Ereduzko prosan "etorri ahal da" idatziz gero, BEHIN ERE EZ
DA AZALDUKO, beraz, euskal idazle eta kazetariak ez dira oraindik tranpan
jausi, baina noiz arte? Hala ere hau zer da, arazo linguistikoa ala
soziolinguistikoa?
El día 21/11/07, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:
>
> Arrazoia duzu. Ez zen eztabaidagaia, zeharka esandakoa baizik. Eta nik,
> horri heldu.
>
> Bestalde "erdal herri, ikastola, euskaltegi..." aipatzea gehiegitxo
> iruditzen zaizu. Ez dakit zergatik. Tabua dela dirudi. Nire esperientzia
> baino ez dut agertu. Ni erdal herri abertzalean bizi naiz, beraz ikastola
> umez (eta ikastola irakaslez) inguratuta, eta errealitate hori ikusten dut
> nire inguruan. Zorionekoak euskal herrietan bizi zaretenok.
>
> Euskaltegikoa uste dut inoiz aipatu dudala, anekdota hutsa da baina:
> alfabetatze-arduradun batek euskaldun bati esan zion behin, eta ni lekuko,
> potentziala oso erraza zela aditza + ahal + naiz,zara..., dizut...
> erabilita. Baina euskaldun hark ez zeukan arazorik ahoz 'egin neikizu'
> esateko, nahiz eta sasi-irakasle hark 'egin ahal dizut'ekin alfabetatu nahi.
>
> Baina hau ere ez da eztabaidagaia. Ondo izan.
>
> Jon
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Kepa Diegez
> Enviado el: miércoles, 21 de noviembre de 2007 14:23
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] ahal
>
> Uste dut eztabaida ez dela "etortzen ahal da " / "etorri ahal da", baizik
> eta "ezagutzen ahalko dute" / "ezagutu ahalko dute", geroaldiak, hortaz.
> Zuk aipatu duzun kontua bestelakoa da. Ea zilegi diren "etorri ahal da" /
> "etortzen ahal da" bezalako formak. Zuzen zaudela uste dut, baina hortik
> "erdal herri, ikastola, euskalegi..." aipatzera tarte handia dago.
>
> 2007/11/21, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es>:
> >
> >
> > Ez da mendebal (etorri ahal da) - ekialde (etortzen ahal da) kontua.
> > Ekialdean (eta Iparraldean) erabiltzen den forma bada zuzena eta
> > betidanikoa, baina bestea ez horrenbeste. Lehenago ere idatzi da hemen
> > horretaz.
> >
> > 'Ahal bada', 'ahal dena' eta horrelakoak zuzenak dira, 'ahal izan'
> > aditzarenak. Baina 'etorri ahal da' esaldia (aditz burutua + ahal izan)
> > mendebaldean ere arrotza da, eta, mendebalekoa izatekotan, euskaraz ondo
> > egiten ez den girokoa (erdal herri, ikastola, euskaltegi...).
> >
> > Hori nire ustea baino ez da, mendebaldeko baten susmoa.
> >
> > Jon
> >
> >
>
>
> --
> Kepa Diegez
> etnomet.blogspot.com
>
--
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago