[itzul] ER: ahal
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 21, 15:42:50, CET 2007
Juan Garziak dio: "Hori eredutzat eta abanguardiatzat jartzea, ordea..."
Nik, nahita, ez dut baloraziorik erantsi nahi izan (2004an irakurri
nuenean, harritu egin nintzen benetan). Orain, esanda dago.
Alfontso
Juan Garzia Garmendia(e)k dio:
> Tira: Hondarribian lehenago asmatu zituzten, eta are errazagoak: "posible
> dut egin/joan".
>
> Hori eredutzat eta abanguardiatzat jartzea, ordea...
>
> Aurreko batean hitz-garbizaletasun eta joskera-zabartasun (edo edozerkeria)
> joerari buruz esan nituenaren aurkako teorizazio garbia da hori, nire ustez
> tamalgarria, non hizkuntzaren zaintzaile behar luketenak berak,
> Esto(esel)kolmoko sindromearen bertsio bitxi batez, hiztunik alferrenen
> paladin bihurtzen baitira... joskera kontuan noski.
>
> Etorriko dira, lasai, berez, halako bilakabideak eta are, gure
> sozilogiarekin, endekapen nabarmenagoak ere, baina ez gaitezen geu,
> eboluzioaren ingeniari zoro modura, haien bultzatzaile izan: "Berez eroriko
> denk, ez akionk bultza".
>
> Nik, aukeran, kontrakoa nahiago: hitzetan ez beti hain txukun, eta joskeran
> ganorazkoxeago.
>
> Hori bai, niri ere ez zait "erabat naturala" egiten harako
> polizia-eleberriko elkarrizketa hura:
>
> "Zuk esan zeniezazkidakeenak nik arbuia niezazkizukeenez, proposa iezadazu
> beste plan bat".
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alfontso Mujika
> Bidalia: asteazkena, 2007.eko azaroak 21 15:11
> Nora: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] ahal
>
>
> Horren harira, begira zer esan zuen Ibon Sarasolak 2004an Argia
> aldizkarian egindako elkarrizketa batean:
>
>
> GALDERA: Ereduzko Prosa Gaur aplikazio informatikoan, "zeniezazkigukete"
> aditza behin soilik agertzen da 87 liburutatik...
> IBON SARASOLA: Eskerrak!
>
> GALDERA: Ahoan kabitzen ez diren aditz horien paradigmak, ikastolatan
> ikasarazi egiten dituzte. Zer iritzi duzu?
> IBON SARASOLA: Nik bai ikastoletan, bai euskaltegietan eta orokorrean,
> Euskal Filologiatik kanpoko leku denetan, debekatuko nituzke zorrotz,
> potentzial eta aditz paradigma horiek guztiak. Euskarak aspaldi asmatu
> ditu horiek modu errazean esateko moduak, eta jendeak jada erabiltzen ditu.
> Nire semeekin ikusi dut garbi. Bartzelonatik hona ailegatu, ikastolatik
> pasa eta eguerdian bertan aldatu zuten hizkera. Harrezkero ez diet
> "dezaket" eta halakorik entzun. "Egin ahal duzu?", "Eman ahal didazu?"
> eta halako formak erabiltzen dituzte. Atxagak azken nobelan sistema hori
> erabiltzen du. Seguru propio egin duela, eta nik uste hori dela bidea.
> Sistema horrek badu beste sistema bat jasoagoa-edo, Iparraldean eta
> Nafarroan 1666tik gutxienez erabiltzen dena, eta oraindik bizi-bizirik
> dagoena: "Ematen ahal dizut", "ematen ahalko dizut" eta horiek denak.
> Are gehiago, nire semeek "harek ekar dezala" beharrean, "harek ekartzia"
> esaten dute. Eta nahikoa da, ondo ulertzen da.
> Berritasun horien aurrean ezin duzu esan, "oso gaizki dago" eta
> debekatu. Frogak egin ditzagun, ea bide horrek zer ematen duen. Euskaraz
> hala-moduan hitz egiteko "diezazkigukete" denak ikasi behar baditugu,
> gureak egin du. Batez ere horiek denak erabiltzen dituenak aldameneko
> lerroan egundoko aldrebeskeriak jartzen baditu. Indarrak ahulak eta
> urriak ditugu, beraz gasta ditzagun merezi duten gauzatan. Forma horiek
> euskararen kontrarako besterik ez dira momentu honetan.
>
> Kepa Diegez(e)k dio:
>> Zuk kontu hau dela-eta behinola sustatutako eztabaidan, gogoratzen
> bazara,
>> euskal herrietan bizi diren hainbatek aipatu zuten"ahal"-dun forma horiek
>> gaur egun barra-barra entzuten direla. Egia da eta arrazoi duzu erdarak
>> badaukala hor zer esanik eta sarritan errazkerietara jo (Puede venir =
>> Etorri / Etortzen ahal da) edo ezagutza ezagatik (auskalo!) honelako
> kontuak
>> zabaltzen dira. Ereduzko prosan "etorri ahal da" idatziz gero, BEHIN ERE
> EZ
>> DA AZALDUKO, beraz, euskal idazle eta kazetariak ez dira oraindik tranpan
>> jausi, baina noiz arte? Hala ere hau zer da, arazo linguistikoa ala
>> soziolinguistikoa?
>>
>> El día 21/11/07, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:
>>> Arrazoia duzu. Ez zen eztabaidagaia, zeharka esandakoa baizik. Eta nik,
>>> horri heldu.
>>>
>>> Bestalde "erdal herri, ikastola, euskaltegi..." aipatzea gehiegitxo
>>> iruditzen zaizu. Ez dakit zergatik. Tabua dela dirudi. Nire esperientzia
>>> baino ez dut agertu. Ni erdal herri abertzalean bizi naiz, beraz ikastola
>>> umez (eta ikastola irakaslez) inguratuta, eta errealitate hori ikusten
> dut
>>> nire inguruan. Zorionekoak euskal herrietan bizi zaretenok.
>>>
>>> Euskaltegikoa uste dut inoiz aipatu dudala, anekdota hutsa da baina:
>>> alfabetatze-arduradun batek euskaldun bati esan zion behin, eta ni
> lekuko,
>>> potentziala oso erraza zela aditza + ahal + naiz,zara..., dizut...
>>> erabilita. Baina euskaldun hark ez zeukan arazorik ahoz 'egin neikizu'
>>> esateko, nahiz eta sasi-irakasle hark 'egin ahal dizut'ekin alfabetatu
> nahi.
>>> Baina hau ere ez da eztabaidagaia. Ondo izan.
>>>
>>> Jon
>>>
>>>
>>>
>>> -----Mensaje original-----
>>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>>> nombre de Kepa Diegez
>>> Enviado el: miércoles, 21 de noviembre de 2007 14:23
>>> Para: ItzuL
>>> Asunto: Re: [itzul] ahal
>>>
>>> Uste dut eztabaida ez dela "etortzen ahal da " / "etorri ahal da", baizik
>>> eta "ezagutzen ahalko dute" / "ezagutu ahalko dute", geroaldiak, hortaz.
>>> Zuk aipatu duzun kontua bestelakoa da. Ea zilegi diren "etorri ahal da" /
>>> "etortzen ahal da" bezalako formak. Zuzen zaudela uste dut, baina hortik
>>> "erdal herri, ikastola, euskalegi..." aipatzera tarte handia dago.
>>>
>>> 2007/11/21, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es>:
>>>> Ez da mendebal (etorri ahal da) - ekialde (etortzen ahal da) kontua.
>>>> Ekialdean (eta Iparraldean) erabiltzen den forma bada zuzena eta
>>>> betidanikoa, baina bestea ez horrenbeste. Lehenago ere idatzi da hemen
>>>> horretaz.
>>>>
>>>> 'Ahal bada', 'ahal dena' eta horrelakoak zuzenak dira, 'ahal izan'
>>>> aditzarenak. Baina 'etorri ahal da' esaldia (aditz burutua + ahal izan)
>>>> mendebaldean ere arrotza da, eta, mendebalekoa izatekotan, euskaraz ondo
>>>> egiten ez den girokoa (erdal herri, ikastola, euskaltegi...).
>>>>
>>>> Hori nire ustea baino ez da, mendebaldeko baten susmoa.
>>>>
>>>> Jon
>>>>
>>>>
>>> --
>>> Kepa Diegez
>>> etnomet.blogspot.com
>>>
>>
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago