[itzul] ahal
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
Ost, Aza 21, 16:49:10, CET 2007
Nafarroako Bortzirietako euskalkian normala da "etortzen ahal naiz" eta "ez
naiz etortzen ahal" eta holakoak ibiltzea. BAina etorkizuneko formetan,
neure esperientzian ez dut "etortzen ahalko da", "ikusten ahalko dut" eta
holakorik aditu, hiztun adintuek erranik; horrelakoetan, "etortzeko modua
izanen du", "izanen duzu ikusteko modua" gisako formetara jotzeko joera
garbia ageri zen, orain 50 urtetik goiti izanen dituzten belaunaldietan,
Nafarroako alderdi hartan. Gaur egun ez dakit nola dagoen kontua zehazki.
Julian
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: miércoles, 21 de noviembre de 2007 13:49
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] ahal
Galdera bat:
<<Ezagutzen ahalko dute>> zuzena da?
EGLUn esaten dena txarto ulertu ez badut, <<ahal>> aditz modalaz
baliatzen garenean, aukeran dago aspektu marka modalari berari jartzea,
mendebaldean egiten dugun moduan (etorri ahal da), edo aditz nagusiari
jartzea (etortzen ahal da).
Orduan, <<ezagutzen ahalko dute>> okerra da? Aspektu marka bi
dauzka. Hori ezinezkoa da, ezta?
Niri oso arrotz egiten zaizkit <<etortzen ahal da>> erako
perifrasiak, eta, badaezpada, nahiago dut baten batek argitzea.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago