[itzul] ER: Hika
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Aza 21, 17:54:59, CET 2007
Sakon sartu barik, merezi duen arren, argitasun apur bat eman nahi dut esan duzun gauzatxo batez: "... maskulino ustezko neutroaren faltsutasuna...".
Konforme. Gaztelaniaz, behintzat, ez dago maskulino neutrorik. Maskulinoa maskulinoa da eta neutroa neutroa, nahiz eta normalean forma bera hartu. 'Es bueno que vengas' esaldian 'bueno' ez da maskulinoa funtzio neutroan. Horrelakorik ez da existitzen. Neutroa bera da. Latinezko bonus, bona, bonum maskulino, femenino eta neutro formalki diferenteek hurrenez hurren bueno (maskulinoa), buena (femeninoa), bueno (neutroa) eman dituzte. Baina gure begi sexistek 'bueno' eta 'buena' baino ez dute ikusten.
Bestalde, hitanoaren erabilera bitxi hori zergatik den hala aztertzea interesgarria da, ea sexismoak eragindakoa den ala ez jakiteko. Dena den erabiltzaileak sexismoa sentitzen ez badu, baztertuta sentitzen ez bada, ez diezaiogun bazterkeria sentimendua piztu "kausa" hutsagatik besterik gabe. Erabilera horrek bazterkeria sumarazten badu, orduan zuzendu beharko litzateke. Baina kontuz, garai batean "emakume" hitza sexista zela aldarrikatzen zen eta "andere" bultzatzen. Ez dakit muturreko sexismo jarrera horiek indarrean jarraitzen duten ala ez. Baina muturrak mutur...
Jon (txinparta gutxi sortu guran)
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Arrizabalaga, Bakartxo
Enviado el: miércoles, 21 de noviembre de 2007 17:25
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: Hika
Barkatu, Juan, badakit zer esan nahi nuen ez zela erraz ulertzen, ez bainuen, hain zuzen ere esaten. Galdera moduan jarri dut bi bider, ea inork erantzuten zuen, ea galderari jarraitu eta horren gaineko gogoetaren bat entzuteko (irakurtzeko) aukera ematen zidan. Espero nuen gogoeta ez zait etorri, baina arte horretan hasierako "zer hartu behar da?"tik usadioraino iritsi gara bederen (eta sartu berri den azken mezuarekin haratago ere bai, Larrinagaren ekarpenak nik bilatzen nuen gogoetaren puntu bat atera baitu plazara).
Ez dut inondik ere usadioa ukatu nahi. Kausa diozu eta kausa, bai, kausa nahi nuen bilatu, usadioaren kausa, usadioa zehazki zeren usadio den aztertu, ezagutu; hortik galdera.
Galderaz besteko zerbait esatera, lehenean atera zaidanaz gain (femeninoa erabiltzeko proposamena, alegia), plazaratu diren beste erantzunak irakurriz bururatu zait ere gizonezkoa dela solaskide nagusia, edo solaskide orojakile, gure barruan daramagun superni moduko hori gizonezkoa dela.
Arte horretan Asierrek beste ohar bat egin du, eta horri heldu eta nire hasierako oharrari lotuz, esan beharrean naiz, han-hemenka jendeei sexismoaz mintzatuz hamaika bider entzun dudala euskara ez dela sexista, genero marka ez duelako. Oso zabaldua den ustea da.
Hizkuntza sexistak eta sexista ez direnak bereiztearen zentzugabea alde batera utzita, gure hizkuntzaz dugun ideia eskasaz ohartzeko balio izan zait esate hori. Horregatik galdetzen nuen zergatik eta zergatik.
Hona iritsita, eta gaur egun, gai hori dela eta edonor errudun edo kolokan senti daitekeela jakinik, betiko edo ohiko erabilerak eztabaidatutakoan erabiltzaileak ere zalantzan jarri nahi ez ote direnaren beldurra sor daitekeela jakinik, esan beharko dut ere inor sexista den edo ez den ere ez zaidala gaia iruditzen, azken finean sexismoak euriak baino blaituagoak baikaitu hezur-mamietaraino guzti-guztiok.
Horregatik jakin nahi dut zer den irudizko solaskide hori, zergatik zaion toka egiten, nondik datorren usadioa eta zer esan nahi duen zehazki tokako edo nokako esaldi batek.
Gaztelania aipatu du Asierrek, maskulinoa eta neutroa bateratu eta femeninoa salbuespen gisa aurkezten dituzten analisiak egiten direla esanez.
Analisi horiek hizkuntza gehienetan agertzen dira eta nagusi izan dira orain artean. Analisi horiek faltsuak direla agertzen ari da feminismoaren analisien bitartez hizkuntz horietan guztietan. Euskarazkoan ere berdin gertatzen dela iruditzen zait. Ikusi ez dut oraindik gauza gutxi batzuetan besterik ikusten, aztertu faltaz, materiala jorratze faltaz, baina maskulino ustezko neutroaren faltsutasuna beste hizkuntzetan bezala antolatua dela izateaz gain, hitanoan generoen banaketaren azterketarako material berezia, orain artean beste hizkuntzetan esan denaz haratago doana badela iruditzen zait ere; hortik galdera etengabea.
Erabilera partikularrak diozu, baina erabilera partikular oro testuinguruari loturik gertatzen da; ezer ez da erabat partikular eta ezer ez da erabat orokor, erabilera partikularrei lotu gabea, eta arras zaila da non partikularra eta non ingurunea hasten diren zedarritzen; horregatik iruditzen zait nor bakoitzaren erabileraren kontzientzietara behin eta berriz jo behar dela, zer bakoitza zer den eta nor bakoitza nor den jakitera, edo jakitearen zantzuren bat husnatzera, bederen, iritsiko bagara.
Zer esan nahi nuen galdetzen didazu.
Toka eta noka erabiltzerakoan, sexuaren metaforarekin nolako kontzientzia dugun galdetzen ari nintzen, bai eta norbanakoaren mintzo bakoitzean ingurunearen eraginaren kontzientzia zenbateraino agertzen zen.
Uste eta hipotesiak luzatzen ez natzaizu hemen hasiko, mezu baterako benetan luzeegi bailitzake. Gainera dagoeneko dexentez gain luzatua dut mezua.
Barka, beraz, aurreko mezuetan esan gabekoa eta honetan esaniko demasa.
Bakartxo
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: miércoles, 21 de noviembre de 2007 15:00
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] ER: Hika
Barkatu, Bakartxo, esan eta esan ari zara, baina ez dakit zer esan nahi
duzun azkenean.
Uste dut ondo adierazi dutela zein den usadiozko erabilera, eta mesede
eskasa egiten diola "kausa"ri hori ukatzeak. Uste dut zuzenagoa, zuhurragoa
eta eraginkorragoa dela esatea, hala iritziz gero, edonork egin diezaiokeela
kontra usadioari, bere erabilera partikularrean eta are besteentzako
proposamen modura, izaki guztiak (hi) eta norberaren baitako plaza
(auto-alokutiboa?) no bihurtuz. Erabilera partikularrak, horratik, erabilera
partikular.
Gure amak, hala ere, horretaz ideologikoki konbentzituko balitz, esango nuke
ezingo liokeela agindu bere buruari zuzenean noka baina bestela bere
baitarako toka egiten ez jarraitzea.
Bide batez, eta ez dut uste kontsolagarri modura hartzeko bakarrik denik,
hikako tratamendua aztertu dutenek ez dute jotzen toka maskulinotzat bere
erabilera horietan guztietan. Badakit eztabaidagarria dela, eta, nolanahi
ere, zaku berean sartuta daudela formalki, tokaren "neutro"tasun edo
"markatugabe"tasun horretan maskulinotasuna eta gainerako guztiak (emakumeak
izan ezik, hain zuzen), baina hori ere kontuan hartu behar da: alegia,
zuhaitz bati edo erreka nahiz mendi bati, edo (harrapazank) jainkoari hika
zuzentzen gatzaizkionean, "euskalduntasun jatorrez" ez genituzkeela
irudikatu behar maskulinotzat.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Arrizabalaga, Bakartxo
Bidalia: asteazkena, 2007.eko azaroak 21 14:21
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hika
Norekin ere ari garen ez ote da zuk aipaturikoa ere?
Bakartxo
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Xabier Mendiguren
Bidaltze-data: miércoles, 21 de noviembre de 2007 14:06
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Hika
Hiztunak usadio zaharrak aldatzeko duen eskubidea ukatu gabe, orain
arteko erabilera Xabierrek esandakoa izan da, alegia, emakumeak
bakarrizketan toka egitea.
Norbaitek esan liezadake, eta arrazoiarekin gainera: zer dakizu zuk
emakumeen bakarrizketak nolakoak diren?
Liburuetako aipuetara jo gabe, etxeko adibideak ekarriko ditut: makina
bat aldiz aditu izan dizkiot amari halakoak: "Hau ez zegok ba ondo".
Eta ez nirekin ari zelako. Konparazio baterako, bere ahizpekin
hizketan: "Nire artean esan ninan: berandu iritsiko nauk".
X.
El 21/11/2007, a las 13:36, Arrizabalaga, Bakartxo escribió:
> Norekin ere ari garen ez ote da zuk aipaturikoa?
> Bakartxo
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Aixe, S.L.
> Bidaltze-data: miércoles, 21 de noviembre de 2007 13:29
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Hika
>
>
>
> > Orain arteko euskaran noka egin ditudan
> > bakarrizketak balio izan zaizkit, ordea.
>
> Orain arteko euskaran, emakumeen erabilera hau izan da, bakarrizketan:
>
> - Solaskidea bere burua denean: «Baina, baina... zer egin dun? Komeriak
> izango ditun orain, hau konpontzen... Plater hauek ez ditun merkeak.»
>
> - Solaskide jakinik gabe ari denean: «Komeriak izango dizkik behorrak,
> zauri
> horrekin. Zerbait pentsatuko beharko diat, albaitaria ekartzeko.»
>
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
> 01009 GASTEIZ
>
> Tel.: (+34) 656 703 313
> <aixe a bildua aixe.net
> <aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago