[itzul] Hika
Ritxi Lizartza
ritxi a bildua elebitaldea.com
Ost, Aza 21, 15:10:39, CET 2007
Kaixo
Niri testuingurua falta zait, esologana bera, kanpaina horretan neutroan ala
alokutiboan aritzeko.
Egia da alokutiboan planteatu diren kanpaina asko oso txarrak, gaizki
enfokatuak eta sexistak (Xabier, ederki azaldu duk emakumeak bere buruari
lehen pertsonan -toka, antza- eta proiekzioan -noka- hitz egin diezaiokeela;
eta ez dik arazorik bat etortzeko Bakartxok aipatzen duenarekin) izan
direla. Eta gaur egun primeran geratzen garela eslogana hi pertsona
erabiliz, nahiz eta produktu osoa bigarren pertsona hurbilik gabe osatu.
Baina alokutiboak baditu errekurtsoak generorik ez markatzeko:
Hator guregana! (hori dela eta hiperhitanoa, ezta?, horietan ere generoa
bereizteko)
Hala ere, alokutiboaren erabilera itxurakeria hutsa bada, hobeto neutroan,
nire ustez. Euskarak, badu,ordea, errekurtso bat, alokutiboan zein neutroan
balio duena:
Etorri guregana!
Eslogana emanez gero, aurkituko dugu denon artean, seguru, sexista edota
desegokia ez den modu bat kanpaina hori saltzeko.
Ritxi
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de itzul-request a bildua postaria.com
Enviado el: miércoles, 21 de noviembre de 2007 15:57
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 42 bilduma, 16. zenbakia
ItzuL zerrendako mezuak bidali itzul a bildua postaria.com helbidera.
WEB bidez zerrendan izena emateko, edo zerrenda uzteko, joan helbide
honetara:
http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul
Posta elektronikoz nahi bada, bidali mezu bat 'help' hitza idatzita
(kakotsik gabe), bai Gaia lerroan zein mezuan bertan, helbide
honetara:
itzul-request a bildua postaria.com
Zerrenda kudeatzen duenarekin harremanetan jartzeko:
itzul-owner a bildua postaria.com
Mezu honi erantzuten badiozu, mesedez, editatu Gaia (subject) lerroa.
Horrelako mezuak sahiestuko dituzu: "Re: Contents of ItzuL digest...".
Gaurko gaiak:
1. Re: ER: Gasteizera ala Gasteiza? (Asier Sarasua)
2. Re: Hika (Arrizabalaga, Bakartxo)
3. Re: ER: Gasteizera ala Gasteiza? (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org)
4. ahal (LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER)
5. Re: ahal (Kepa Diegez)
6. Re: ahal (Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON))
7. Re: ahal (Kepa Diegez)
8. Re: ahal (LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER)
9. Re: ahal (jon-agirre a bildua ej-gv.es)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago