[itzul] Sindicato de Baigorry

Xan xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
Ost, Aza 28, 00:29:28, CET 2007


Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k dio:
> Kaixo: "Presidenta del Sindicato de Baigorry" dator testu batean, "sindicato" hori bola eman dezaket?
Xehetasun eskasean, edo datu xuxenen eskasean, horra nerea :
- "Baigorriko balea" edo "Baigorriko baleako sindikata" deitu 
(ohidurazko/garai bateko) egiturak beti dirau ; Baigorri herria, 
gainaldeko herriak (Urepele, Banka, Aldude) eta beste herri batzu 
biltzen ditu. Egitura honen lehendakaria Urepeleko auzapeza da gaurregun 
: emazte bat ; hortik (hain segur) "presidenta".
- Duela zenbait urte, bazen beste egitura bat, orduko lurraldeen 
administraziori zegokiona : "herrien arteko sindikata" (hirietakoak 
salbu, kantonamendu bakoitzak berea gutti gora-behera). Beraz 
"Baigorriko herrien arteko sindikata" izan da, "Garaziko herrien arteko 
sindikata" izan den bezala. Azken bizpahiru urte hauetan, egitura horiek 
desagertu, eta "herri-elkargoak" sortu dira. Geroztik badugu 
"Garazi-Baigorri herri elkargoa" (lehendakaria, Donibane-Garaziko 
auzapeza, gizon bat). Hainbat elkarte... "babesten" ditu, horien artean 
"turismo bulegoa". Garazi-Baigorri herri elkargoarri dagokionez, turismo 
bulegoak bi harrera-gune dauzka, bat Donibane-Garazin, bestea Baigorrin. 
Erdaraz "syndicat d'initiatives". Lehendakaria ez banaiz oker gizon bat da.

Horiek erranik, galdeari ez dakit segur erantzuten.
Baliagarria izanen zaukalakoan,
Xan






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago