[itzul] Terminologia proposamena: parkin / aparkaleku
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Ost, Aza 28, 14:01:16, CET 2007
Aparkatzeko tokiak direla eta, ezin konta ahala testu itzultzea egokitu zait
aurten. Esperientzia horren ondoren, proposamen hau dakarkizuet: hizkuntzan
dugun termino bikote horren aberastasunaz baliatzea, testu espezializatuetan
bereizketa hau egiteko:
parkin = aparcamiento, parking
aparkaleku = plaza de aparcamiento
Niri, guztiz baliagarria egiten zait bereizkuntza hori.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago