[itzul] Terminologia proposamena: parkin / aparkaleku
Aixe, S.L.
aixe a bildua ctv.es
Ost, Aza 28, 14:13:55, CET 2007
Adibidea eranstea ahaztu zait:
«Plazako parkinak 60 aparkaleku ditu»
(El aparcamiento de la plaza dispone de 60 plazas)
Bestelako aukerekin konparatuta (Plazako aparkalekuak 60 plaza ditu), badu
abantailarik.
----- Original Message -----
From: "Aixe, S.L." <aixe a bildua ctv.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, November 28, 2007 2:01 PM
Subject: [itzul] Terminologia proposamena: parkin / aparkaleku
Aparkatzeko tokiak direla eta, ezin konta ahala testu itzultzea egokitu zait
aurten. Esperientzia horren ondoren, proposamen hau dakarkizuet: hizkuntzan
dugun termino bikote horren aberastasunaz baliatzea, testu espezializatuetan
bereizketa hau egiteko:
parkin = aparcamiento, parking
aparkaleku = plaza de aparcamiento
Niri, guztiz baliagarria egiten zait bereizkuntza hori.
Ondo izan,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
01009 GASTEIZ
Tel.: (+34) 656 703 313
<aixe a bildua aixe.net
<aixe a bildua ctv.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago