[itzul] Informatika ingelesez
o-lertxundi a bildua ivap.es
o-lertxundi a bildua ivap.es
Ast, Urr 4, 10:17:01, CEST 2007
Egun on,
Termino batzuk itzuli behar ditugu, baina zerrenda hutsean jaso ditugu,
inongo testuingururik gabe, eta galdu samar gabiltza.
Adibidez:
Dimming-effect: kasu honetan, uste dugu ilundu-edo egiten denean
gertatzen den efektuaz ari dela. Alegia, pixkatean erabili gabe
badaukazu, pantaila itzaltzea eta abar. Horrela da? Eta hala bada, zer
da egokiago, itzaltze-efektua edo iluntze-efektua?
Fade-out: uste dugu irudiak, koloreak .... "funditzeaz" ari dela,
desagertu arte. Euskalterm-ek telebista-kontuei buruz "iraungi" esaten
dio horri, baina ez dakit oso argi geratuko den.
Argitzerik bai?
Eskerrik asko
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago