[itzul] irizteak - iriztea

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
Ast, Urr 18, 12:47:20, CEST 2007


Nik ere izan ditut maiz antzeko zalantzak eta nire ustea da orokorrean 
ahozko hizkera zainduan-eta behintzat asko erlaxau ohi dela ergatiboaren 
erabilera -T(Z)EA aditz nominalizazioarekin (sintagma nominal arruntekin ez 
bezala). Ez daukat tradizio idatzizko daturik, nahiz susmoa ere antzekoa 
izan. Baina inoiz egin izandu det halako kontsultaren bat 
Euskaltzaindiakoekin (Jagonet bidez edo) eta aipatu izan didatela uste dut 
EGLU VIIan jasoko ote dituzten halako kontuak (jokatu gabeko aditzen bidezko 
subordinazioa landuko dutenez).

Oraintxe gogoan adibide bat dut. BEHAR aditz laguntzailearen erabilerarekin 
sortzen dena. Zer gertatzen da ohiko esaldi intrantsitibo bat (eta 
beraz -T(Z)EA nomilazazio darabilena), BEHAR laguntzailea erantsiz 
trantsitiboa bihurtzen dugunean. Esaterako:

o DERRIGORREZKOA DA HORI EGITEA
o DERRIGORREZKOA BEHAR DU HORI EGITEA ala EGITEAK?
o DERRIGORREZKOA BEHAR DU IZAN DENENTZAT HORI EGITEA ala EGITEAK?

Ez dut uste logika kontua denik (bakarrik behintzat). Ikusi behar genuke 
tradizioan nola jokatu duen euskarak orain arte. Badu inork daturik? Nik 
eskertuko nituzke

Ondo izan

Bittor

----- Original Message ----- 
From: "Jon Aurre" <jonaurre a bildua euskalnet.net>
To: "itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, October 17, 2007 11:34 AM
Subject: [itzul] irizteak - iriztea


> Egun on, Itzul kideok:
> Zalantza dut  arrazoiaren eta belarriaren artean honako esaldi honetan:
> "Poz handia eman digu zuk ere ondo irizteak guk hartutako bideari" diost 
> arrazoiak. Belarriak,  ostera, "Poz handia eman digu zuk ere ondo iriztea 
> guk hartutako bideari."
> Ez dakit belarritik ondo nabilen ala ez. Diagnosia behar dut.
> Jon 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago