[itzul] alias informatikan

Agurtzane Mallona Legarreta agurmallona a bildua hotmail.com
Al, Urr 29, 22:53:51, CET 2007


Ingelesez ere "alias" jartzen duela jakinda, zein uste duzue dela proposamen egokia? niri zerrenda batean agertzen zait, menuetako beste hitz edo esaldi soilekin batera.
Mila eta mila esker.

Agurtzane



> Date: Mon, 29 Oct 2007 22:39:30 +0100
> From: joxerg a bildua euskalnet.net
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] alias informatikan
> 
> Arkaitzen ekarpena osatze aldera:
> 
> 	3.- Mac OS sistema eragileetan, alias deitzen zaie artxiboen  
> lasterbideei, artxibo baten benetako kokapeneraino jo beharrik gabe  
> haren ordez idazmahaian edo beste karpeta batean sor daitezkeen  
> ordezkoei. Kasu horretan, 'lasterbide' erabil liteke Windowsen  
> tradiziori jarraituz.
> 
> Joxe
> 
> 
> El 29/10/2007, a las 22:33, Arkaitz Zubiaga escribió:
> 
> > Kaixo,
> >
> > Informatikari lotuta bi esanahi izan ditzake 'alias' hitzak:
> >
> > 1.- Ingelesezko 'nick' moduan erabiltzen denean, 'ezizen' bezala  
> > eman daiteke euskaraz.
> > 2.- 'Alias' terminoa programazioan ere erabiltzen da, adibidez  
> > funtzio bakar bati hainbat izen emateari deritzo alias. Kasu hauetan  
> > mantendu egiten da, euskaraz ere 'alias' erabiltzen da.
> >
> > Arkaitz Zubiaga
> >
> >
> > Agurtzane Mallona Legarreta(e)k dio:
> >> Itzulkideok, gabon:
> >> Informatikan aditu denen batek igual jakingo du zelan esan  
> >> daitekeen "alias" euskaraz. Eskertuko nioke. Egunotan hainbat  
> >> galdera egingo dizkizuedala uste dut arlo horri buruz. Mila esker,  
> >> beti bezala, aldez aurretik.
> >>
> >> Agurtzane Mallona
> >> Deustuko Unibertsitatea
> >>
> >> _________________________________________________________________
> >> Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's  
> >> FREE!
> >> http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/
> >>
> >
> 

_________________________________________________________________
Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's FREE!
http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago