[itzul] entre algodones

Amaia Lasagabaster gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com
Ast, Ira 13, 09:25:51, CEST 2007


Egun on, Joxemari:
"Entre algodones" esateko, "esne bitsetan" esaten da Bizkaian. "Hori esne 
bitsetan bizi da oraindik", helduaroan gurasoen kontura bizi den seme-alaba 
definitzeko. Ez dakit zerikusirik daukanik "esne-mamitan" horrekin ("nadar 
en la abundancia", Elhuyarren arabera), antzeko egitura dute eta. Zentzua, 
dena dela, "entre algodones", gozo-gozo egotea dauka "esne bitsetan" horrek, 
nik uste.
Lagunduko zaitudalakoan,
Sonia Isasi
----- Original Message ----- 
From: "Itzuliz Itzulpen Zerbitzua" <itzuliz a bildua euskalnet.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 12, 2007 7:02 PM
Subject: [itzul] entre algodones


Kaixo: esaldiak honela dio:

"¿Quieres mantener tu instalación de gas entre algodones?" (alegia, ondo 
zainduta). "Entre algodones" hori nola eman ez zait bururatzen. Laguntzerik 
bai?

Eskertuko nizueke, lanean ari zaretenoi, erantzun azkar bat.

Mila esker, bene-benetan

Joxemari 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago