[itzul] entre algodones
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 13, 10:35:17, CEST 2007
> "¿Quieres mantener tu instalación de gas entre algodones?" (alegia,
> ondo zainduta). "Entre algodones" hori nola eman ez zait bururatzen.
> Laguntzerik bai?
Beharbada urrunegi noa, baina Elizen arteko Biblian bada pasarte hau:
«Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten»
Sal 23,2
«Larre guritan» bizi, izan daiteke irudi polita...
Nolanahi den ere, orain arte emandako erantzunak kontuan izanda,
harrigarri samar gelditzen dira gas instalazioa esne mamitan, esne
bitsetan edo (uf!) larre guritan izatea. Non eta ikuspegi surrealista
bat ez diozun eman nahi zure itzulpenari ;-)
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago