[itzul] entre algodones

Amaia Lasagabaster gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com
Ast, Ira 13, 10:44:32, CEST 2007


Ba, ez pentsa, niri ez zait oso ikuspegi surrealista iruditzen. Erabiltzea 
da kontua, erabili ezik dana egiten jaku arraro. Inoiz ikusi dituzu behiak 
edo ardiak makinaz eraizten? Ba, esnea animalien errapeetatik tubo batzuetan 
zehar doa kantiña handi batera, tubo horiek gardenak dura eta han ikusten da 
esne guztia bits, kaltzio eta guzti tuboetan zehar kantiñera. Ez dakit 
antzekotasunik aurki dakiookeen gas instalazio batekin, betiere hori ikusten 
duten begien menpe dago.
Bestetik, esango nizuke "guri", askotan, "bigun" esateko balio duela, beraz, 
kontuz "larre bigunekin".

----- Original Message ----- 
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, September 13, 2007 10:35 AM
Subject: Re: [itzul] entre algodones


>> "¿Quieres mantener tu instalación de gas entre algodones?" (alegia,
>> ondo zainduta). "Entre algodones" hori nola eman ez zait bururatzen.
>> Laguntzerik bai?
>
> Beharbada urrunegi noa, baina Elizen arteko Biblian bada pasarte hau:
>
> «Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten»
> Sal 23,2
>
> «Larre guritan» bizi, izan daiteke irudi polita...
>
> Nolanahi den ere, orain arte emandako erantzunak kontuan izanda, 
> harrigarri samar gelditzen dira gas instalazioa esne mamitan, esne 
> bitsetan edo (uf!) larre guritan izatea. Non eta ikuspegi surrealista bat 
> ez diozun eman nahi zure itzulpenari ;-)
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago