[itzul] Euskalbar 2.2

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Ira 21, 13:39:28, CEST 2007


> Kontua da azken bertsioa instalatu dudala, baina lehengotan jarraitzen 
> dudala.

Julen Ruiz Aizpuruk azaldu duen bezala, bilaketa konbinatua egiten 
duzunean (Shift+Enter) es>eu norabidean, Firefox-ek fitxa berri bat 
zabaltzen du, eta hiru zutabetan ageri dira bilaketaren emaitzak 
Euskalterm-en, Elhuyar hiztegian, eta 3000 hiztegian.

Orain dela gutxi Elhuyar hiztegiaren orriaren interfazea aldatu dutenez, 
Euskalbarrek ez du emaitzarik erakusten Elhuyar hiztegiaren zutabean. 
Julenek azaldu duenez, lanean ari dira akats hori konpontzeko Euskalbarren.

Dena dela, Euskalbarren azken bertsioa instalatua baduzu, hitz bat 
bilatzen  ahal duzu Elhuyar hiztegian bakarrik (ez bilaketa konbinatua 
eginda), Euskalbarreko «Elhuyar» botoia sakatuta. Hori eginda, bilaketa 
ongi egiten du.

Betiere, www.euskadi.net zerbitzaria (hor baitago Elhuyar hiztegia) ongi 
badabil (ez mezu hau idazten ari naizenean bezala, erorita baitago).

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago